Bilaketa
Kalean da Bertsolari aldizkariaren udaberriko alea
Gure ohiturei fidel, aurten ere udaberrian gatoz Urteberri on esatera.
Martxan da III. Hike Eizan! bertsopaper lehiaketa
Martxan da III. Hike Eizan! bertsopaper lehiaketa - Hike Eizan! lantaldeak eta Azkoitiko Udalak Hike Eizan! bertsopaper lehiaketa jarri dute martxan hirugarrenez, hitanoa, eta bereziki noka, sustatzeko xedearekin. Lanak aurkezteko [...]
Haira Aizpurua: "M8an bertsolaritza ere presente egotea garrantzitsua da"
Haira Aizpurua - ERRAN hedabidetik. [caption id="attachment_57246" align="aligncenter" width="700"] Haira AIZPURUA IBARGARAI, Sarako bertsolari gaztea[/caption] Ttiki-ttikitatik bertsolaritza maite izan duen neska gaztea da Haira. Orain, Bertsulari Gazteen txapelketa irabazita, bere [...]
Bertsolari ijitoak
Ijitoa izatea luzaz egon da debekatua Europako hainbat lekutan, baita, nola ez, gure estatu maite eta abegikor Espainia eta Frantzian ere.
Apirilaren 25ean hasiko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea
20 saio antolatu dira, bi itzulitan. 74 bertsolari izango dira kantari, eta horietatik 48 sailkatuko dira bigarren itzulirako; 34 bertsolarik eskuratuko dute udazkenerako pasea.
Badator Hernandorena bertso sariketa
Hernandorena bertsolari gazteen sariketa aurkeztu du Bertsularien Lagunak-ek. Bi urtez behin egiten duten sariketa da eta 16 eta 22 urte arteko Euskal Herri guztiko 12 bertsolarik hartuko dute parte aurtengo edizioan.
Aner Peritzek irabazi du 52. Osinalde Bertso Sariketa
Peritzek hirugarren eta, beraz, azken aukera zuen horretarako iragan larunbatean ospatutako txapelketan. Aitor Tatiegirentzat izan ziren bertso onenaren eta entzuleen saria.
Badator Altzako XXIV. Bertso Aroa
Apirilaren 10ean hasiko da. Altzania Kultur Elkarteak, Bizarrain Euskara Elkarteak eta Altzako Bertsozaleak elkarteak antolatu dute apiriletik azarora luzatuko den ekimena.
Bertsorik sakonena, Hitzetik Hortzeran
Denboraldiko azken elkarrizketatua Jon Martin izan da, eta Xabier Lete izan dute hizketagai. Bilboko eta Andoaingo jaialdietako zati ugari emititu dituzte.