Bertsozale Elkarteko langileak (2009)

 

Ixiar Eizagirre: “Bulkada zirkuitu baten parte da eskola; bertsora sartzeko ateetako bat”

Ixiar Eizagirre – A. Larrabe Arnaizek Berria egunkarian Ixiar Eizagirre.   Bide luzea urratu du Bertsozale Elkarteak transmisioaren eremuan. 34 urte dira, bertsoaren ezagutza bermatzeko, ikasgelarako bidea hartu zuela, eta Euskal Herriko 507 ikastegitan ematen ditu eskolak gaur egun.   Bertsogintzak ikastetxeetan duen unibertsoan ezinbesteko pieza izan da Jon Lopategi muxikarra; maisu Lopa, askorentzat. Transmisioa zuen

Ixiar Eizagirre, bertsoa pasio eta ofizio

Ixiar Eizagirre – Aiurri hedabideak Ixiar Eizagirreri egindako elkarrizketa. Bertsozale elkarteko transmisio sailean egiten du lan Larraulgo Ixiar Eizagirrek. Ikastetxeetan bertsolaritza lantzeko behar duten materiala sortzen ari da, besteak beste. Bertsozale elkartean ari zara lanean. Zer nolako egitura du elkarteak? Bertsozale elkartea oso elkarte handia da. 2300 bazkide ditu eta 80 langilez osatutako lantalde profesionala.

Mundu bat ahoz-aho

Mundu bat ahoz-aho. Dokumental baten istorioa.

Mundu bat ahoz-aho – Testua eta argazkiak: Beñat Gaztelumendi   “Europa Bat-Batean” ekimena abiapuntutzat hartuta, munduko kantu inprobisatuaren inguruko dokumental bat osatu du Bertsozale Elkarteko Hedapen Taldeak. Hona hemen prozesu eder eta sakon honen atzean dagoena. “Munduko kantu inprobisatuaren inguruko dokumental bat egin behar dugu”. Bertsozale Elkarteko Hedapen Taldeko asteroko bilera batean sortutako ideia izan

Lanku Beka, bertsoa erdigune

Lanku Beka Lankuk, bertsolaritzaren azpiegitura indartzeko sortutako kultur enpresak, bertso edukien sormena bultzatzea helburu duen beka bat kaleratu du. Sariketaren helburuak bertsolaritza muinean daukaten emanaldi berriak sustatzea eta Lanku eta sortzaileen arteko elkarlana sendotzea dira. Adin nagusikoak diren bertsolariek, gai-jartzaileek eta bertso eskoletako kideek hartu ahal izango dute parte sariketan. Lanak banaka edo taldeka aurkeztu ahalko dira; pertsona edo

16 udaleku motxilan

Bertso udalekuen historiako argazki ia guztietan agertzen da Itxaso Paya (Algorta, 1988). Zortzi txanda egin ditu ume bezala, eta beste zortzi ume arduratsuago edo begirale gisa. Gutxik ezagutuko dituzte berak bezala txanda batek ahaztezina izateko behar dituen osagaiak, eta lehengai nagusia hezitzaile talde on bat egotea dela iruditzen zaio Itxasori. Aurten, txanda bakarrarekin nahikoa ez