2019ko Arabako Bertsolari Txapelketako izen ematea zabalik

2018-06-26

Arabako Bertsolari Txapelketako izen ematea zabalik –

Uztailaren 2a arte eman ahalko dute izena parte hartu nahi duten arabarrek. Udazkenean hasiko dira kanporaketak.
 
Arabako Bertsolari Txapelketako izen ematea zabalik
 

Bi urtez behin jokatzen da Arabako Bertsolari Txapelketa, 2019an izango da. Txapelketaren aurkezpena urtarrilean izango da, eta martxoaren 30a bitarte ospatuko da. Aurretik, 2018ko udazkenean, kanporaketak egingo dira.

2017ko edizioko finalera sailkatu ez ziren bertsolari guztiak kanporaketetan kantatu beharko dute. Saioak urriaren erdialdetik azaroaren erdialdera bitartean izango dira, eta kanporaketa kopurua izena emango duten bertsolari kantitatearen arabera izango da.

Iazko sei finalistak zuzenean sailkatuta daude otsailean hasiko den txapelketarako.

  • Izena emateko:
    • araba.sustapena@bertsozale.eus
Arabako Bertsolari Txapelketako izen ematea zabalik