2019ko Bertso Eguna, Barañainen

2018-12-20

2019ko Bertso Eguna, Barañainen –

Bertsozale Elkarteak jakitera eman duenez, urtarrilaren 26an izango da 2019ko Bertso Eguna, Barañainen. Bazkarirako txartelak eta arratsaldeko emanaldirako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude jada eskuragai.
 

2019ko Bertso Eguna, Barañainen50. Bertso Eguna izango da datorren hau. Egun osoko egitaraua prestatu dute Bertsozale Elkarteak eta Barañaingo Bertso Eskolak, bazkaria eta bertso emanaldia tartean. Txartelak eskuragai daude jada (deskontua izango dute bazkideek eta gazteek arratsaldeko ekitaldirako sarreretan).

11:00etan  Alaitz ikastetxean Enkarguz emanaldia izango da, Andoni Egañaren eta Xabi Zabalaren emanaldi berria (doakoa). Eguerdian, poteoaren txanda izango da Euskal Herri osoko hamabi bertsolarik lagunduta: Aitor ServierAlaia Martin, Andoni Egaña, Arrate IllaroEli PagolaGorka PagonabarragaMikel LasarteMiren ArtetxeSaioa AlkaizaSarai RoblesUnai Iturriaga eta Xabi Igoa

Bazkaria Barañaingo udaletxearen aurrean jarriko den karpan izango da, 15:00etan; eta emanaldia auditorioan, 19:00etan. Honakoak izango dira abestuko duten bertsolariak: Beñat GaztelumendiJulio SotoMaddalen ArzallusMaialen Lujanbio eta Xabat Gallatebeitia bertsolariak. Bertso eskola izango da arratsaldeko emanaldiaren haria; Nerea Ibarzabal bertsolaria eta Aulki Jokoa saioan aurkezle ezagutu genuen Edurne Azkarate aritu dira prestaketa lanetan.

Bertso Eskolen Egunak ere bat egingo du

Bertso Eguna urte hasieran ospatzen da eta udazken hasieran Bertso Eskolen Eguna. 2019an, ordea, biak elkarrekin ospatzea erabaki du Bertsozale Elkarteak: bertso eskola izango du gai Bertso Eguneko emanaldiak.

2019ko Bertso Eguna, Barañainen