2019ko lehen BertsoZalea irakurgai

2019ko lehen BertsoZalea irakurgai –

BertsoZalea, Bertsozale Elkartearen berripapera, kalean dago jadanik. 2019an izango diren egitasmoetako zenbait aurreratzen ditu bertan. 

Urte oparoa aurreikusten da: bakarkako hiru bertsolari txapelketa, taldekako bat, Eskolartekoa, Bertso Udalekuak, EHUko Uda Ikastaroak… eta asteburu honetan Bertso Eguna. Egun pasa ederra izango dute bertsozaleek urtarrilaren 26ean Barañainen (arratsaldeko saiorako sarrerak zein bazkarirako txartelak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian).

Bertsozaletasunaren Azterketa Soziologikoa ere ari da azken asteetan zer esana ematen eta ikerketaren emaitzetako batzuk aletu ditu berripaperak. “Seguraski, bertsolaritzak inoiz baino jarraitzaile gehiago” dituela ondorioztatu dute ikertzaileek eta horren arrazoietako batzuk argitzen ditu aleak.

Aitor Larretak puntua jarri dio Pello Basurtori eta Koplek eta Poto-Finixak biribilduko dute alea.

Berripapera irakurtzeko sakatu hemen.

2019ko lehen BertsoZalea irakurgai

2019ko lehen BertsoZalea irakurgai