Bertsolariek bertsokideak aurkeztu behar dituztenean

Bertsolariek elkar ezagutzen dute, gehitxo askotan. Entzuleek ere ezagutzen dituzte bertsolariak. Zer gertatzen da, ordea, atzekoari kantatu behar diotenean? Bertsolariek dakiten guztia ezin dute erabili, entzuleek dakitena kalkulatu eta haren araberako bertsoa pentsatu behar izaten dute. Halako zerbait egin zuten Aian bertsolariek, Sebastian Lizasoren agindutara.