Bertsolaritzari buruzko ikerketen berri izateko parada azaroaren 15ean

2018-11-08

Bertsolaritzari buruzko ikerketen berri izateko parada azaroaren 15ean –

Ane Labaka, Antxoka Agirre, Beñat Muguruza, Harkaitz Zubiri eta Luzia Alberro ikertzaileek esku artean dauzkaten proiektuen inguruko azalpenak emango dituzte; saio berezia eskainiko dute gero Agin Laburu eta Eli Pagola bertsolariek, Mintzola Ahozko Lantegiak jakitera eman duenez.
 
Bertsolaritzari buruzko ikerketen berri izateko parada azaroaren 15ean
 

Bertsolaritzari buruz egiten diren azterketa lanak sustatzeko lanean ari da Mintzola Ahozko Lantegia, besteak beste, UPV/EHUko Laboa Katedrarekin elkarlanean. Mintzola Mintegia antolatu dute azaroaren 15erako, martxan dauden bertsolaritzari buruzko ikerketa lanak ezagutarazteko.

Bertsolaritzari buruzko ikerketen berri izateko parada azaroaren 15ean18:00etan hasiko da saioa Amasa-Villabonako Subijana etxean, Mintzola Ahozko Lantegiaren egoitzan, eta doakoa izango da. 

  • Kazetaritza eta bertsoa: errimen oihartzunaz lana aurkeztuko du Antxoka Agirrek lehendabizi.
  • Jarraian, Luzia Alberro historialariak hartuko du hitza: Xenpelar, Bilintx, Pello Errota, Pedro Mari Otaño, Txirrita eta Joxe Mari Lopetegi bertsolarien bertso-paperak iturri hartuz, herri xeheak Gipuzkoan 1830-1936 urteetan nozitutako aldaketak nola bizi izan zituen ikertu du berak eta lan hori aurkeztuko digu.
  • Bertsozaletasunaren ikerketa soziologikotik abiatuta Postdodoismoa bertsolaritzan. Kultura sortzeko eredu eraginkorrago baten bila ikerlanaz arituko da Harkaitz Zubiri lehen zatia amaitzeko, eta galdera-erantzunei egingo zaie tartea.
  • Ondotik, antolatzaileok iaz saritutako bi proiektu ezagutuko ditugu: Ane Labakaren eskutik, 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko umorea aztergai, genero-ikuspegitik eta Beñat Muguruzaren Noka eta toka ahoskide… eta bertsolarien adiskide?.

Azken lan horrekin lotuta, eta hitzaldi sortari amaiera emateko, bertso saioa egingo dute Agin Laburu eta Eli Pagola bertsolariek hitanoa baliatuz.

Bertsolaritzari buruzko ikerketen berri izateko parada azaroaren 15ean