Finalaurreko eta finaleko sarrerak salgai

Finalaurreko eta finaleko sarrerak salgai –
Finalaurreko eta finaleko sarrerak salgaiBertsozale Elkarteko bazkideek izan dute lehentasuna Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetako eta finaleko sarrerak erosteko orduan; hortik aitzin, bazkideak ez direnek ere izango dute sarrerak erosteko aukera. Sarrerez aparte, finalerako autobusetarako eta bazkarirako txartelak ere salgai daude.
 

Bertsolari Txapelketa Nagusia aurkeztu zenean jarri ziren salgai final laurdenetako saio guztietarako sarrerak. Finalaurrekoetako eta finaleko sarreren kasuan, ordea, Bertsozale Elkarteko bazkideek lehentasuna izan dute. Modu horretan saritu du elkarteak bazkideek egiten duten ekarpena.

Gaurtik aurrera bazkide ez direnek ere badituzte finalaurrekoetako eta finalerako sarrerak erosteko aukera; www.bertsosarrerak.eus atarian daude salgai txapelketako saio guztietako sarrerak. Finalekoak Euskal Herriko hainbat salmenta gunetan ere daude salgai. Salmenta gune horietan sarrera arruntak dira eros daitezkeenak (bazkideen eta gazteen sarrerak soilik internetez baitaude salgai). Salmenta guneen zerrenda hemen kontsulta dezakezu.

Bertsozale Elkarteko bazkideek merkeago eskuratuko dituzte sarrerak. Bestalde, saio guztietan aforoa mugatua izango da.

Sarrerez gain, gaurtik aurrera ere finaleko bazkarirako txartela eta BECera joateko autobus txartelak erosteko aukera dago www.bertsosarrerak.eus webgunean.

Gogoratu Bertsolari Aldizkariak saio guztietako kronikak idazten ari dela.

Oihana Iguaran garaile Leitzan, 714 punturekin

Jon Martin lehenengo Seguran, 673,5 puntu eskuratuta

Alaia Martin nagusi Baigorrin, 712 puntu eskuratuta

Finalaurreko eta finaleko sarrerak salgai