Hasi dira "Bertsomovieda"-ko hauteskundeak

Hasi dira “Bertsomovieda”-ko hauteskundeak –

Zazpi urtez antolatu da Bertsomovieda lehiaketa, eta, lanak aurkezteko epea amaitu denez, hamar lehiakideren artean aukeratzeko tartea zabaldu da, datorren ostirala bitarte. Bi kategoria daude lanei boza eman ahal izateko: gazteena eta helduena.

Sei lan aurkeztu dituzte gazteen atalean, eta lau helduenean. Gazteen kategorian 300 euroko saria eramango du irabazleak, eta helduen mailan 1000€koa. Ikusleen saria ere banatuko, baita bertsorik onenei emandako ere. Aipatutakoez gaindi, bi sari berezi ere banatuko dituzte.

Zeure boza eman eta aurkeztu diren lanak ikusteko jo Bertsomovieda webgunera. Sari banaketa maiatzaren 3an izango da, Beasaingo Igartza jauregian. 

Iazko irabazlea: Hartza zu (Txakur Gorria)

Hasi dira “Bertsomovieda”-ko hauteskundeak
Hasi dira “Bertsomovieda”-ko hauteskundeak