Lehendakaritza eredu berria

Lehendakaritza eredu berria –

Gauzatu da Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen Batzar Nagusia Iruñean, eta batzarra “ohikoa” bazen ere, izanaz berezia izan da aurtengoa.

Urte askoren ondoren Iñaki Murua Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaria eta Xabier Gaztelumendi elkarteko idazkaria agurtu egin dira elkarteko beren betebeharretatik; aurrerantzean, hala eta guztiz ere, bertsolaritza eta elkartearen lana hurbiletik jarraituko dute. Ohorezko bazkide izendatu dituzte biak.

2002an hasi zen Xabier Gaztelumendi Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko zuzendaritza taldean borondatezko lanean, eta Elkartearen iritziz “isilpeko lan horretan ekarpen bikaina egin” du Gaztelumendik. Bestetik, Iñaki Murua elkartearen sorreratik bertatik aritu da lanean eta 2005ean hartu zuen lehendakari kargua, Imanol Lazkanoren erreleboa emanda. Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez, “Elkartearen garapenerako, proiektuaren gizarteratzerako zein erakundeekin izandako harremanetarako giltzarri izan da bere jarduera”.

Bertsolaritzar anitza da, eta “ikuspegi ugariko lehendakaritza”  eskaini asmoz talde arduran erantzungo zaio aurrerantzean orain arte Iñaki Muruak eta Xabier Gaztelumendik betetako funtzioei. Iaz, Bertsozale Elkartearen baitan lehendakaritza ereduari buruz egindako gogoeta prozesuan hautatutako kideak dira guztiak. Talde hau Bertsozale Elkarteak gaur arte izan duen zuzendaritzara batuko da, sailetako arduradunekin, Lankuko zuzendariarekin eta lurraldeetako elkarteetako lehendakariekin batera.

Barne gogoeta estrategikoa, udazkenean
30 urte bete zituen Bertsozale Elkarteak 2017an, eta hausnartzen jarraitzeko beharra azpimarratu dute: “kanpoan eragiten ari garen bitartean, garapen osasuntsu baterako beharrezkoa den tartea hartuko dugu barrura begiratu eta norabideaz hausnartzeko… Aurtengo udazkenean, barne gogoeta estrategikoa egingo da Bertsozale Elkartearen etorkizunerako ildoak markatzeko”.

Euskal Herriko Bertsozale Elkartea – zuzendaritza taldea
Lehendakaritza taldea. Borondatezkoak
Arrate Illaro
Beñat Gaztelumendi
Eneritz Zabaleta
Igor Elortza
Josu Goikoetxea
Maialen Lujanbio
Miren Artetxe
Xabi igoa

Lurraldeetako elkarteetako lehendakariak. Borondatezkoak
Alaitz Rekondo (Nafarroako Bertsozale Elkartea)
Asier Ibaibarriaga (Bizkaiko Bertsozale Elkartea)
Ekaitz Elorriaga (Arabako Bertsozale Elkartea)
Saroi Jauregi (Gipuzkoako Bertsozale Elkartea)
Xumai Murua (Bertsularien Lagunak Elkartea)

Sail arduradunak. Borondatezkoak
Beñat Gaztelumendi (Ikerkuntza)
Jone Uria (Sustapena)
Oihana Iguaran (Transmisioa)

Eragileak. Soldatapekoak
Marta Agirrezabala (Lankuko zuzendaria)
Estibalitz Esteibar (Komunikazio arduraduna)
Aritz Zerain (Koordinatzaile nagusia)

Lehendakaritza eredu berria