Maialen Akizu, Xenpelarreko txapeldun!

Maialen Akizuk nagusitasunez irabazi zuen Xenpelar Saria atzo. Hasi eta buka, saio borobila egin zuen. Gemma Urteaga ere oso maila onean jardun zen. Maila oso oneko finala izan zen atzokoa. Aipatutako bi bertsolariez gain, Beñat Mujika, Eli Pagola, Aitor Servier eta Aratz Igartzabal jardun ziren nor baino nor.

Bertso onenaren saria ere Akizuk berak jaso zuen. Bigarren puntu erantzunagatik eman zioten saria. Honakoak izan zen bertsoa:

 

Sari banaketaren bukaeran, Jon Maiak jarri zion txapela Maialen Akizu gaurko irabazleari. Saioa amaitu eta sariak banatu aurretik, Jon Maiari omenaldi xume bat egin zitzaion, bera izan baitzen IX. eta X. Xenpelar Sariak irabazi zituena 1989an eta 1990ean. Jon Maiak euskal makila jaso du oroigarri gisa, Lourdes Uranga, Ereintzako lehendakariaren eskutik.

 

1.

Maialen Akizu

594

puntu

350 €, txapela eta Udalaren oroigarria

2.

Gemma Urteaga

547,5

puntu

250 € eta Arkaitza tabernaren oroigarria

3.

Beñat Mujika

362

puntu

100 € eta liburua

4.

Eli Pagola

361,5

puntu

100 € eta liburua

5.

Aitor Servier

357,5

puntu

100 € eta liburua

6.

Aratz Igartzabal

355

puntu

100 € eta liburua