Saats Karasatorre eta Julio Soto nagusitu dira lehen saioetan

Saats Karasatorre eta Julio Soto nagusitu dira lehen saioetan –

Saats Karasatorre eta Julio Soto nagusitu dira lehen saioetan

Tuteran abiatu zen 2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa. 140 lagunek bete zuten Erriberako hiriburuko Musika Eskolako aretoa. Oholtza gainean: Aimar Karrika, Eneko Fernandez, Alazne Untxalo, Mikel Lasarte, Joana Ziganda eta Saats Karasatorre. Maialen Belarrak beti zituen gai-jartzaile zereginak. Epaile, berriz, Arkaitz Goikoetxea, Amaia Telletxea eta Joseba Beltza aritu dira.

Nafarroako Bertsozale Elkarteak Tuterako Argia Ikastolarekin, 2019ko, Nafarroa Oinezekin eta Nafarroako Ikastolen Elkartearekin elkarlanean antolatu du saioa, eta Tuterako Udalaren laguntza ere jaso du.

Saats Karasatorre gailendu da (253,5 puntu), eta martxoaren 3an Atarrabian jokatuko den lehen finalaurrekorako txartela eskuratu du. Honela geratu da sailkapena, lortutako puntuazioaren arabera: Alazne Untxalo, Aimar Karrika, Eneko Fernandez, Joana Ziganda eta Mikel Lasarte.

Saioko puntuazioa:

Saats Karasatorre Martinez
Alazne Untxalo Erregerena
Aimar Karrika Iribarren
Eneko Fernandez Maritxalar
Joana Ziganda Olano
Mikel Lasarte Cia

253,5
249
247
241
240
233

 

Saats Karasatorre eta Julio Soto nagusitu dira lehen saioetan

Urdazubin jokatu zen bigarren final-laurdena. 130 lagun inguru bildu ziren Kultur Etxean, eta parez-pare izan zituzten kantuan Julio Soto, Saioa Alkaiza, Iker Gorosterrazu, Iban Garro, Irati Majuelo eta Sahats Aleman. Ainhoa Larretxeak egin zituen gai-jartzaile lanak, eta epaile izan ziren Arkaitz Goikoetxea, Amaia Telletxea eta Joseba Beltza. 

Julio Sotok eskuratu zituen puntu gehien (265), eta martxoaren 9an Etxarri Aranatzen jokatuko den finalaurrekorako txartela eskuratu du. Haren atzetik sailkatu dira Iker Gorosterrazu, Saioa Alkaiza, Iban Garro, Irati Majuelo eta Sahats Aleman. 

Honela geratu da saioko puntuazioa:

Julio Soto Ezkurdia
Iker Gorosterrazu Elizagoien
Saioa Alkaiza Guallar
Iban Garro Alzuri
Irati Majuelo Itoiz
Sahats Aleman Sadaba

265
246
245,5
240,5
234
230,5

 

Hurrengo larunbatean izanen du segida Nafarroako Bertsolari Txapelketak, Iruritako Gizarte Bilgunean, 17:30ean. Bertsolariak: Xabi Maia, Xabier Terreros, Joanes Illarregi, Patxi Castillo, Xabat Illarregi eta Endika Legarra, Zigor Gartzia “Zian” gai-jartzailearekin. www.bertsosarrerak.eus atarian eskuratu daitezke sarrerak, bai eta Elizondok Fantxike dendan ere. 

Saats Karasatorre eta Julio Soto nagusitu dira lehen saioetan