Txaber Altube gailendu da Osinalde Txapelketan

Txaber Altube gailendu da Osinalde Txapelketan –

Txaber Altube abadiñoarrak irabazi du Gabiriako 47. Osinalde Bertso Sariketa. Aztiriako saioan lortu zuen finalerako txartela. Altuberekin batera aritu ziren kantuan Oier Etxeberria, Eli Pagola, Peru Abarrategi, Aitor Servier eta Asier Galartza; ez zegoen txapelketako beteranorik bertsolarien artean, seientzat baitzen lehen aldia plaza hartan. Gai jartzaile lanetan Eñaut Asurabarrena gabiriarra aritu zen.

Saio osoan zehar nabarmendu zen Altube, bai puntu erantzunetan eta baita ofizioetan ere. Kartzelan primerako saioa egin zuen Peru Abarrategirekin. Oier Etxeberriak jaso zuen entzuleen saria (berez Altube izendatu zuten, baina bertsolari berak ezin ditu bi sari irabazi). Saioko bertso onenaren saria Eli Pagolarentzat izan zen, puntu erantzunetan emandako arrapostuagatik. 

Afalondorengo saioak emandakoaren bideoa egin du Goierriko Hitzak.

Txaber Altube gailendu da Osinalde Txapelketan