Xenpelar Sariaren finala jokatuko da bihar

xenpelar-saria-2016-finalaXenpelar sariaren finala jokatuko da bihar. Maialen Akizu, Gemma Urteaga, Beñat Mujika, Aratz Igartzabal, Aitor Servier eta Eli Pagola izango dira Xenpelarreko finalean buruz buru jardungo duten bertsolariak. Bi finalerdietan punturik gehien bildu dituzten sei bertsolariak izango dira oholtza gainean. Bertsolari gazterik onentsuenak entzungai izango dira oholtza gainean, beraz. Abenduaren 8an, ostegun honetan, izango da finala Niessen Kulturgunean. Sarrerak 5 euro balio ditu.