Zozketa mundiala!

Zozketa mundiala!

Egun on deizula, adiskide!

Bertsolari Aldizkaritik zozketa kitzikagarri eta aztoragarri batekin gatorkizu. Egun hauetan giro fresko samarra dago, ezta? Bada gure eskuetan horrelako eguraldiarekin epel, goxo eta lehor mantentzeko Astoreko txaketa aparta daukagu, eta sareko lagunen artean zozketatzea da gure asmoa (borroka latza izan genuen argazkian agertzen den tipoarekin, berekin eraman nahi zuen) . Baldintzak, honakoak:

1.- Jarraitzaileak zaretenok, zozketaren berri ematen den gure twitter edo facebookeko sarrera-txioa elkarbanatu behar duzue.

2.- Oraindik jarraitzaileak ez zaretenak, gure twitter edota facebook kontuaren jarraitzaile egin, eta sarrera-txioa elkarbanatu. 

Ostiral arratsaldean egingo dugu zozketa, eta irabazlea jakinarazi.

Aldez aurretik, mila esker guztioi proiektu euskaltzale eta bertsozale hau babestu eta jarraitzeagatik, sarean ere.

Zabaldu mezua, eta zorte on!

Zozketa mundiala!