BERTSO EGUNA 24 ordu bertsotan

2015-01-08

BERTSO EGUNA TRADIZIO BIHURTU DA DAGOENEKOZ, ESPERIMENTAZIOA ETA ABANGOARDIA TRADIZIO, OXIMORONA IRUDI LEZAKEEN ARREN. Kursaala urtero betetzen da bertsozalez, goizetik Alde Zaharra eta gauean Manteo kiroldegia betetzen den bezala, eta herrialde guztietako lagunekin topo egiteko aitzakia ere bihurtu da. Egun honen historiari errepasoa egiten dion erreportaje eder bat ekarri digu Amagoia Mujikak; goiz, arrats eta gauean bizi den giroa Malen Amenabarren eta Nerea Ibarzabalen kronikek; eta irribarre bat Zaldi Eroaren komikiak edo Arnaitz Lasarteren bertso jarriek.

Jon Martinek munduko emakume inprobisatzaileei buruz eginiko bezain lana da udaberriko zenbaki honen bigarren platera, aurrekoa bezain fundamentuzkoa. Bertso munduan generoari buruzko gogoeta purian dagoen honetan, benetan interesgarriak suertatzen dira Mexiko, Puerto Rico, Argentina, Katalunia, Uruguai eta Alpujrretako emakume ‘bertsolarien’ hitzak, eta dotore jantzita datoz Galder Izagirreren argazki bilduma artistikoarekin. Gainerakoan, ohikoez gain bi atal berri, hemeroteka eta puntutan, eta Aratz, Jon eta Koldoren lehen aldia bloginean.

97. zenbakia – 2015 Udaberria

AURKIBIDEA

005 > Zaldi eroaren

ERRIMA KURSAALIANOA

006 > Hemerteka

010 > Kanpotik

BERTSOLARITZAZ PIECE /

INGELES BAT BERTSO SAIOAN

Testua: Madeleine Cannon

012 > Udaberriko Puntutan

016 > Erreportajea eta komikiak

BERTSO EGUNA. 24 ORDU BERTSOTAN

20 > BERTSOLARIEK NORA ETA NORAINO ERAMANGO

Testua: Amagoia Mujika

Argazkiak eta kartelak:Xenpelar dokumentazio zentrua

58 > GOIZA

Testua: Malen Amenabar / Argazkiak: Conny Beireuthera

76 > ARRATSALDEA

Testua: Malen Amenabar / Argazkiak: Andoni Lubaki

96 > GAUA

Testua: Nerea Ibarzabal / Argazkiak: Andoni Lubaki

112 > BERTSOAK

Egilea: Arnaitz Lasarte

116 > Ahotsak

AHOTS MOREAK

118 > MARTA SCHWINDT (ARGENTINA)

125 > MARIA SUSANA REPETTO (ARGENTINA)

129 > LILIANA SALVAT (ARGENTINA)

130 > MARIELA ACEVEDO (URUGUAI)

134 > LOLA DE LOS PARISES (ALPUJARRAK)

137 > ERNESTINA REYES ETA PRISCILA FLORES (PUERTO RICO)

141 > MIREIA MENA (KATALUNIA)

149 > ANA ZARINA (MEXIKO)

Testua: Jon Martin /

Argazkiak koloretan: internetetik hartuak eta kataluniakoak Xevi Vilaregut eta Immaculada Tubau.

Argazkiak txuri-beltzean: Galder Izagirre

158 > IRRIKAZ

Testua: Ane Labaka

164 > Paperezko bloga

BLOGING IN THE WIND

170 > Idazmakinaz

ARRIDURA BAT

Testua: Txomin Garmendia

172 > Bertsokomik

173 > JOE “KILLER” BLACK eta FIDEL OTXEA.

Gidoia: Mikel Begoña / Marrazkiak: Adur Larrea

176 > HAMAR BERTSOLARITXO.

Gidoia: Agate Krispin / Marrazkiak: Patxi Gallego