Bertso artean joan da mahats bilketaren ospakizun jendetsua

Bertso artean joan da mahats bilketaren ospakizun jendetsua –

Estitxu Gartek Alea aldizkarian.


Bertso artean joan da mahats bilketaren ospakizun jendetsua
Arg: Revista Berberana

25 urte eta gero, aurrenekoz, euskaraz zabaldu dute Arabako Errioxako Mahats Bilketaren Festa, Maialen Lujanbioren bertsoek lagunduta.

Goizetik jendez gainezka egon da Elvillar herria, dozenaka lagunek hartu baitituzte herriko kaleak Arabako Errioxako Mahats Bilketaren jaiarekin disfrutatzeko. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapeldunari, Maialen Lujanbiori, egokitu zaio festaren pregoia prestatzea, eta bertsotan egin du, hala behar zuen eta. Sasoikako langileen eta nekazarien lana nabarmendu du, eta Arabako Errioxako emakumeak ere gogoan izan ditu, Elvillarreko belagilean irudikatuta. Bertso-saioaren ostean, urteko lehen mahatsa zapaldu dute, eta lehenengo muztioa probatu dute. 

Bertso artean joan da mahats bilketaren ospakizun jendetsua