LABen mezu berria

2017-10-03

LABen mezu berria –

Ipar Euskal Herriko Hitzan argitaratutako bertsoak. Bertsolaria: Gillen Hiribarren.

LABen mezu berria

1.Macronen eskuetan
da bizi baldintza,
Bainan tronpakorra da
jaun haundien hitza,
moztu nahi baitute
legedi murritza,
Langileriak ahul
du bere geriza
zuhaitz abar eihartu
biluzien gisa…

2.Parlamentuak bere
bozkaren ahala,
bainan parean irmo
frente-sindikala
dudan emaiteraino
orden nazionala
haizatuz lege hauen
entsegu zabala
haize hotzak hostoak
dabiltzan bezala!

3.Negua saihesteko
gabiltza lanean,
mezu adierazgarri
baten gibelean,
Parisko ordezkoak
entzun beharrean…
Aldaketa sendi da
Hendaia aldean,
Larrazkenak eskaini
lehen egunean.

4.Perspektiba berriak
daitezke atera
sindikata guziak
balitza batera,
Ipar Euskal Herrian
nolako aukera:
“lekuan lekukoak
erreformatzera!”
LABek aurreikusten du
jada primadera!

LABen mezu berria