Patxi Iraola treneko makinista, olinpiadatan, Oesteko bakero, Paris Dakarren...

Patxi Iraola –

Euskadi Irratitik.


Patxi Iraola

Patxi Iraola goierritarren bertsolari taldeko artista, 1965ean egin zuen bere lehen plaza Zaldibian bertan. Bertsozaleen gogoan geratuko dira Goierritarren taldeak egin izan dituen saio umoretsuak.

Patxi Iraola bertsolari zaldibitarra 86 urterekin hil da. Goierritarren bertsolari taldeko artista, hainbat urtetan plazaz plaza asko ibilitakoa garaiko puntako bertsolariekin. 1965ean egin zuen bere lehen plaza Zaldibian bertan. Bertso giroa nagusi izan da beti haien etxean. Bertsozaleen gogoan geratuko dira Goierritarren taldeak egin izan dituen kopla saio umoretsu pizgarriak: trenean makinista, olinpiadatan kirolari, Oesteko Westerrean bakeroarena eginez edo Paris Dakarreko lasterketan Afrikako hondartzetan barrena egindako saioak… 

Bere garaian bertso munduan askotan aipatzen zen bikotea zen Goiburu eta Iraola, Iraola eta Goiburu. Liburu bat ere bada GOIBURU eta IRAOLA kontu kontari izenekoa. Eta Iraolak berak NAIZEN APURRA izeneko beste liburu bat ere badu bere bizitza eta bertsoak jasotzen dituena. 

1980an Joxe Agirrek eta biek Ordizian egindako bertsoaldia dago hemen entzungai, Agirre eta Iraola bertsolari boxealariak.