Xabi Igoa irabazle Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoan

Xabi Igoa irabazle

Albiste hau Bertsozale Elkartearen web orritik atera dugu. 

………………………………………………………………………………………………………

Zigoitian, 128 bertsozaleen aurrean Xabi Igoak irabazi du 2.finalaurrekoa

 

Xabi Igoa irabazleOtsailaren 5ean Langraizen hasi zen Arabako Bertsolari Txapelketa. Igande arratsaldean Zigoitian jokatu zen txapelketako 2.finalaurrekoa. Eszenatokian, Arabako bertso eskolen sarea irudikatu nahi duen amaraunaren pankartaren aurrean sei bertsolari, hurrengoak:

Andere Arriolabengoa Bengoa (Aramaio)
Iker Agirre Uribarren (Aramaio)
Iñaki Viñaspre Simon (Abetxuko)
Jagoba Apaolaza Castro (Gasteiz)
Serapio Lopez Ortueta (Baranbio)
Xabi Igoa Eriz (Aramaio)

Lehenengo itzuli honetan 13 bertso puntuagarri kantatu behar dute bertsolariek. Eta Zigoitian, ariketa guztiak egin ondoren, Xabi Igoak lortu zuen puntu gehien, 239 puntu. Puntuazioak ondorengoak izan ziren:

Xabi Igoa, 239 puntu

Iñaki Viñaspre, 230,5 puntu

Serapio Lopez, 227,5 puntu

Andere Arriolabengoa, 220,5 puntu

Iker Agirre, 215,5 puntu

Jagoba Apaolaza, 189 puntu

Xabi Igoak Laudion kantatuko du, 2.itzuliko 5.finalaurrekoan, martxoaren 12an. Gainontzeko bertsolariak gehi Langraizen kantatu zuten beste bost puntuazioen zain geratu dira jakiteko non kantatuko duten bigarren itzulian.

Zazpi lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Aintzane Irazusta izan zen Zigoitian aurkezlea. Lehenengo itzuliaren 3 finalaurrekoetako epaimahaia, horrela osatuta dago: Patxi Aizpurua, Iker Elexpuru eta Ainhoa Aizpurua. Idazkari lanetan Esti Zengoitibengoa.

Datorren igandean, Dulantzin, 1.itzuliko azkeneko finalaurrekoa jokatuko da. Bertan sortuko den sailkapenarekin hurrengo 3 finalaurrekoak osatuko dira.

Xabi Igoa irabazle

Bertsolari bakoitzak ariketa ezberdinetan lortutako puntuazioak, gaiak eta argazkiak hemen
http://www.bertsozale.eus/eu/araba/arabako-bertsolari-txapelketa-2017/saioak/zigoitia-otsailak-12

Sailkapen orokorra hemen
http://www.bertsozale.eus/eu/araba/arabako-bertsolari-txapelketa-2017/sailkapena/finalaurrekoak

Bertsoaldi aukeraketa asteazkenetik aurrera bertsoa.eus-en

Hurrengo finalaurrekoa Dulantzin izango da, otsailaren 19an, 17:30ean, Kultur Etxean
http://www.bertsozale.eus/eu/araba/arabako-bertsolari-txapelketa-2017/saioak/dulantzi-otsailak-19

Xabi Igoa irabazle