BERTSO EGUNA - GOIZA

EGUN ON, BIZKAITARRAK BE HELDU GARA!

Ez dakit horren era diplomatikoan izan den, baina seguruenik ez. BIZKAITARRAK DONOSTIAN. Orain modan dauden beste pelikula horietako baten izenburua ematen du. Egia berdaderoa da hau. Zin dagit. Ez nuen hona etortzeko batere gogorik. Zero. Izugarrizko nagia ematen zidan, benetan. Baina bueno. Nola jada hemen gauden…. Zurito bat, mesedez…

Kanpoan euria, euria, euria eta haizea… Eta jendea bertso gosez. Jendea eta euskal prentsa. Zenbat kamera gaude hemen? Bat, bi… bost… zazpi.

Aspaldiko! Zer moduz! Ba, ni ere ondo! Perezarekin? Kupel artean hitz egingo dinagu gero… Ados. Bai. Bertso eguneko gogoa sartzen ari zait. Trikitilariak isildu dira. Eta ni kamera atera gabe. Ai ama! LAGUNDU! Aurrean Onintza Garciaren irribarrea. Irudia enfokatu… eta KLIK!

“Gaur, martxoaren 22a da, igandia. Goizeko hamarrak. Eta oraintxe sartu da Korrika Donostian. Zuek hementxe zaudete zain. Sekulako giroa dago inguruan… Eta emozionatuta zaudete. Izan ere zuek hartuko duzue hementxe lekukoa eta Bulebarretik barrena eramango duzue. Etorri da Korrika, hartu duzue lekukoa eta pauso batzuk aurrera egin orduko, zer ikusiko-eta goardia zibilen kontrola”.

Jendeak barre. Kantuan hasteko prest, Amaia Agirre. Ondoan, Iñaki Zelaia eta Eneko Fernandez. Badu poteo honek zerbait berezia. Normalean, gainera, ahaztu egiten da hurrengo egunerako. Orain dela bi urte egindakoa gogoratzen dut. Zer urduri etorri ginen Nerea eta biok. Baina bueno, egin genuen egin beharrekoa. Ondo gainera. Eta lehengo urtekoa. Hura bai Sorgin festa! Gustura kantatuko nuke berriro… Ari dira kantuan. Goardia zibila gora, goardia zibila behera.

 

ea pasatzen uzten diguten

hiru bertso kantatuta ….

 

Ez dut uste Iñaki. Jendeak txalo!

 

Nahiz batzuentzat harrigarri den

Berdezkoen hordagoa

Etxetik hona lau pasa ditut

Ez da horren arraroa…

 

Enekok. Txalo, txalo, txalo!

 

Lasai gainetik pasako baita

Bizkainoen tropela

 

Amaia… ez dakit egia izango den botatakoa, baina gaur nirekin autobusean etorritako batzuek ederki egingo dute lo hori entzunda. Una tortilla porrr favorrrr! Entzunda txaloak isilduta. Bizkainoak salto egin ahal izateko tripa betetzen.

Tripiti tripiti… Goazen hurrengora!

Konstituzio plaza eta gu ere berotzen. Potea ipini eta… bai! Nik be zuritoa. Onintzaren “tripiti tripitiak” agindu die aurreko tabernan trikitilariei ekiteko, eta ingurukoen hankak dantza gogoz daudela ematen du… Baina isildu dira.

Sexologia klaseak aipatu ditu Onintzak. Institutu garaiko klaseak. Zer gogoratzen duten. Zerbait ikasi al zuten. Denboran atzera batzuek besteek baino gutxiago egin behar omen…

Xabi Igoa, Nahikari Gabilondo eta Arrate Illaro.

Hiruretako batek “kantau gure dozu?” galdetu dit lehenago… Baina sekretua da.

Hamasei urte eta piku, sexologoak zenbat meritu, lehen aditu izan nahi ta orain aritu. Hitzik gabe geratzen nintzen hizketan hasi orduko. Masailak gorriarazi, ezin hizketan hasi, zenbat morbo zenbat grazi, espero dut izatea zer ikasi. Ondokoari begiratuta egoten ginen luzaro, asteburutan ikasi nuen eskolan baino gehiago. Hitz totela, lotsatzen ginen normala gendun bezela, klasea bukatu ondoren gogoan daukat horrela, mutil guztiek komunerako buelta egiten zutela. Gaur egunera buelta, ikasi nahi dut beraz bikote has dadila berriketa, urtetan behintzat ni baino askoz gehiago zarete eta.

Ondoan dudan emakumea zeinen pozik dagoen konturatuko balira egun osoan jarraituko lukete bertsotan.

Eta berriro…

Tripiti tripiti… Goazen hurrengora!

Ikatz kalea. Oraingoan Ander Elortegi, Unai Gaztelumendi eta Maddalen Arzallus.

Maddalen tabernaria eta Ander egunero berriketa luzeak egitera bertara hurreratzen den bezeroa. Unairi ez dio grazia handirik egiten.

Egia esango dut. Berriketan hasita ez naiz konturatu kantuan hasi direnik. Barkatu. Baina egia esan ona doa saioa. Jendea pozik. Txaloka. Aurrean dagoen umea errepikapenak abesten. Eta bertsolariak eroso, hori ematen du behintzat. Maddalenek klientela zaindu nahi omen du, baina Gaztelumendik gehiago kobratzeko esaten dio. Mostoa euro bat eta psikologoa bi. Anderrek halere etortzeko asmotan dagoela dio. Maddalenek Anderri euro milioia tokatu zaiola entzun omen du eta bezeroa zaintzen jarraitu behar duela dio. Gaztelumendi haserre. Ezetz eta ezetz…

Eta, berez, poteo ofiziala amaitu omen da. Baina SORPRESA! Kantatzeko gonbita luzatu digute antolatzaileek.

Ordu erdi-edo igaro behar izan dugu isilik. Eli Pagola eta Iñaki Zelaia kantuan hasi diren arte. Ez dute biek bakarrik asko iraun. Bizkaitar peto bat xaxatzea… kontuz!

Landeta kantuan. Ixiar ere bai. ZE ONA!

Murua. Eli. Zelaia. Asier. Julene. Iturri.

BIKAINA!

Niri ere kantatzeko esan didate. Alferra naiz batzuetan, barkatu…

Egia esan, bertso eguneko ekintza garrantzitsuena iruditzen zait goizeko poteoa. Non elkartu eta denok batera kantatu, txalo jo, dantza egin eta poteatzen dugun. Kursaalean jolastu egingo omen dugu. Hala ere nahiago dut berdinetik berdinerako jolas hau.

Eskerrik asko antolatzaile lan taldeari!

Aurtengoa ere ona joan da.

Tripiti- tripiti. BAGOAZ BAZKALTZERA.

Nik ez neukan hona etortzeko gogo handirik, ezta?