Saio txar bat

Oihana Iguaran

Saio txar bat Inork ez du bertso txarrik bota nahi; are gutxiago jendaurrean. Porrota, frakasoa, ze zailak diren gure ilusioekin ezkontzen. Noizbait libratuko al gara oholtzan  gai baten aurrean “zurian” geratzeko beldurretik? Bertsolari txapeldunek ere lortzen ote dute kezka hori gainditzea? Eta ez al da itzal hori atzean izanik ere oholtzara igotzea gainditzeko modu bat?

Erabakiak

Oihana Bartra

Erabakiak Kafea ala tea, zuria ala beltza, parrandan irten ala liburu bat irakurri, gizon ala emakume jokatu, bikotearekin utzi ala igande arratsaldeak konpainian eman, lan proposamen berria ala konfort gunea, kartzelako lanari umorez edo modu tragikoan heldu, lagunari mina egingo dion sekretua kontatu ala bera enteratu arte itxaron, gaixorik duzun senidea erresidentziara eraman ala super-heroi

Umorea

Aratz Igarzabal

Umorea Gaur eguneko gizarte honetan nabarmena da gero eta umore gutxiago sortzen edo sumatzen dela. Biharrari edo etorkizunari begira bizi gara, eta umoreari sarri ateak ixten dizkiogu. Hala ere umorea sendagai oso ona da eta etorkizunari aurre egiteko tresna garrantzitsua. Esango nuke horretan zortekoak garela bertsolaritzan gabiltzanak, inguru oso umore zalea baitugu. Ume-umetatik izan dut

Txapelketatik kanpora

Ane Labaka

Txapelketatik kanpora Doinua: Arratsalde on eta musu bat 1.Ez dut idatzi, inola ere, epaileei esker txarrez beraien lana baloratu nahiz txalotu ohi dut indarrez. Sei bertsolari oholtzan Markinan nahi bezain erregular  ez, haietako bat seguru neukan finalean, pozik, barrez… Baina barrua inpotentziaz amorruz lehertu beharrez, berriro ere atera ginen saio batetik negarrez. 2.Badakit noizbait ni