NORI. Patxi Gallego eta Xabi Payaren bigarren lana

NORI. Patxi Gallego eta Xabi Payaren bigarren lana –

Bertsolari Aldizkarian ez genuen gure 25. urteurrena edozein modutan ospatu. Oso opari berezia egin genion geure buruari, geure irakurleei: NORK komikia, Patxi Gallego marrazkilariaren eta Xabi Paya gidoilariaren eskutik.

Konjurazio, konplot azpikeria, azpilan, azpijan, azpijoko, trikimailu, amarru eta jukutriaz mukuru betetako komiki bikaina erditu zuten bien artean. Andoni Egaña hiltzeko gai izan ziren, atera kontuak.

Hiltzailearen identitatea agerian geratu zen azkeneko orrietan, baina hein berean, irakurle finak nabarituko zuen amaiera irekia zela, hor ez zela ezer bukatu, eta bazela oraindik suspenserako tarte zabala.

NORK-en ostean sagak aurrera jarraitzen du, eta primizia gisa hurrengo komikiaren lehen hiru orrialdeak ekarri ditugu. Jakin ezazue beraz, intrigak hasi besterik ez direla egin.

Badator NORI…

NORI. Patxi Gallego eta Xabi Payaren bigarren lana

NORI. Patxi Gallego eta Xabi Payaren bigarren lana

NORI. Patxi Gallego eta Xabi Payaren bigarren lana