Bertsolari filma, Asier Altuna

 

Txotxongilo bertsolariak

Txotxongilo bertsolariak – Antzezkizuna webgunetik. KALE-ANTZERKI IKUSKIZUNA Laburpena Felipe Zelaieta bertsolari tradizionala aukeratzen dute Euskal Herria Bertsolaritzaren Munduko Txapelketetan ordezkatzeko. John Zelaieta, diasporaren senide oso histrioniko eta Idahotik iritsitakoa, bere “coaching” pertsonala izango da Global Bertsolaritzing Camp-ean, oso entrenamendu kanpamentu berezian. Felipek errezitaldi tradizionalak egiten ditu baina Johnek bere ikaslea munduko txapelketarako, globalizatuago, presta dadila nahi

Ingurune erdaldunetako bertsolariak

Ingurune erdaldunetako bertsolariak – Saioa Alkaizak Berria egunkarian.  Euskaldun onaren irudikapena da bertsolaria. Estatikaren estetikaren adibiderik behinena. Lepotik gorako sortzailea. Mendebaldeko gizartearen arrazoia-gorputzabanaketa dikotomikoaren adibide fisikoa. Hizkuntzaren jatorraren eta jasoaren edukiontzia, eta zutabearen gaiari eutsiz: euskaldun-euskalduna da. Bertsozale Elkartearen azken ikerketa soziologikoaren datuek bideratu dute zutabe hau, harriduratik: biztanleriaren %15en lehen hizkuntza da euskara Euskal Herrian,

Idazleak bertsolaritzaren laudatio bat egin nahi du

Idazleak bertsolaritzaren laudatio bat egin nahi du – Testua: Beñat Sarasola (idazlea)   Bertsofobotzat salatu izan naute inoiz, baina ez dakit oso ondo zergatik. Nik ere lagun bertsolariak ditut, eta normal-normal tratatzen ditut, bertsolariak izango ez balira bezala, alegia. Topiko asko da bertsolarien inguruan, baina ez da egia denak buru-zapal hutsak direnik, huts egiteko beldurrik

Bertsolaritzaren artikulazioak

Bertsolaritzaren artikulazioak – Mintzolaren webgunetik jasoa. Bertsolaritzak rocka limurtu zuenekoa, 90eko hamarkadan bertsotan hasi zen belaunaldi gaztea, bertsolaritzan emakumeek duten presentzia eta hiztun berriena izan dira solasgai bigarren jardunaldian.     “Bertsolaritza garaikidea bihurtzea izan da gakoa fosilduta geratu ez dadin”, hala aipatu du Jon Maiak bere hitzaldian bertso eskolen inguruan aritu denean. Garaikide izateko etengabeko

«Bertsolaritzaren definizio zabal batekin funtzionatzen jakin behar dugu»

«Bertsolaritzaren definizio zabal batekin funtzionatzen jakin behar dugu» – Miren Garatek Berria egunkarian. BEÑAT GAZTELUMENDI, MIREN ARTETXE ETA IGOR ELORTZA. EUSKAL HERRIKO BERTSOZALE ELKARTEKO LEHENDAKARITZAKO KIDEAK   2030era bitarteko plangintza egin du Bertsozale Elkarteak. Hainbeste azaltzen ez diren espazio batzuei ikusgaitasuna ematea izango da erronketako bat.   2019ko uztailak 14   Iñaki Murua lehendakariaren eta