Bertsoa eta generoa

 

Nola bota plazako pareta

Nola bota plazako pareta – Itziar Ugarte Irizarrek Berria egunkarian.   Emakume gorputzetik bertsoaren plazara sartzeak ekarri dituen ajeez eta aldaketez aritu dira Alberdi, Artetxe, Ibarzabal eta Uria, Lorea Agirrek gidatuta. Bideoak albiste barruan.   Beste hitzordu bat atzo, Martin Ugalde Foroan, eta aretoa goraino beteta. Gaia: Emakumeak bertso munduan. Menderakuntzaren eta ahalduntzearen erradiografia bat. «Zergatik emakumeak?

Takun-Herren: Mea Culpa eta Manus Manum Lavat

Mea Culpa eta Manus Manum Lavat –   Testua: Izar Mendiguren Mea culpa   “Lau urteko zure alabak honakoa galdetu dizu: ‘Noiz aterako zait pitilina?”. Ez da fikzioa, Arabako bertsolari txapelketako lehen saioko aurreneko bakarkakorako gaia da. Mea culpa, badakit, ez zenuen espero. Goitik behera puskatu dizu eskema, gauzak behetik gora ikustera ez gaudelako ohituta.

XABIER AIERDI URRAZA: “Bertso-mundua tradizio moderno bat da”

Xabier Aierdi –  Testua: Ainhoa Agirreazaldegi Argazkiak: Conny Beyreuther   Xabier Aierdi Urraza. Zeberio (Bizkaia) 1957.   Soziologia eta Politika Zientzietan (Deustuko Unibertsitatea) eta Kazetaritzan (EHU) lizentziatua. Doktorea da Soziologian eta EHUko Soziologia fakultateko irakasle titularra izan da oraintsu arte. Pixkanaka, erretiroa hartzen ari da unibertsitateko lanetatik. Migrazio, identitate eta etnizitate gaietan aditua da, eta

Harkaitz Zubiri: Hirugarren industria iraultzako bertsolaritza

Harkaitz Zubiri – Joan zen mundu hura. Etorri zen beste bat, eta azken hau ere badoa pixkanaka, eta ez dakigu zer datorren. Bertsolariak inoiz ez dira berriro izango herri bateko kultur erreferente nagusia, garai bateko zenbait bertsolari izan ziren bezala. Hori badakigu. Gaur egun, espazio hori beste sortzaile batzuekin partekatu behar dute, Lady Gaga eta

Haatik

Haatik – Denbora generaman bertsolaritzan emakumeen presentzia (ausentzia, alegia) ulertu nahian. Lan ugari egin dira, esparru publikoan agertu ez arren, izan baziren emakume haien bertsoak berreskuratzeko, edo esparru pribatura mugatzen zituen testuingurua ulertzeko. Badaukagu ulertzeko beste marko teoriko eta badauzkagu ondorioztatzeko beste froga enpiriko.    Ikerketa soziologikoak ere puntu kritikoa zehaztuta utzi digu agerian: bertso