Bertsozale Elkarteko langileak (2009)

 

Kirolean elitekoak, bertsotan ere onak

Testua: Joxean Agirre Argazkiak: Conny Beireuther / Joxean Agirre Bi pasio, bi obsesio bizitza bakar batean bateraezinak direla esan ohi da eta hala dirudi. Bertsotan egiten duten hiru kirolari handirekin mintzatu gara: Jagoba Arrasate, Irati Anda eta Mikel Astarlozarekin. Bertsotan zertxobait egiten duten beste bi jokalari sartu ditugu zerrendan, Jon Ansotegi eta Imanol Agirretxe. Eta

Hibridazioak eta esperimentuak

Testua: Antxoka Agirre Argazkiak: Andoni Lubaki/Bostok Dokumentazioa: Xenpelar Dokumentazio Jokin Uranga autoa drogaz beteta daraman trafikatzailea da eta Iñigo Eizagirre kontrolean gelditu duen polizia. Uranga bertsotan ari dela, Andoni Egaña, aurpegia zuriz makilatua eta sudur gorria jarrita, lau hankatan, azpeitiarraren inguruan dabil usmaka; poliziaren zakurra da. Azken hamabost urteetan bertsolarien eta beste alorretako artisten elkarlanetik,

ARABAKO BERTSOZALE ELKARTEAK 30 URTE

Inor gutxik usteko zuen duela 30 urte, Araba bertsoarentzat basamortua zenean, hiru hamarkada beranduago zenbaterainoko bidea egingo zuen Arabako Bertsozale Elkarteak. Ondoko orrialdetan, historia hori errepasatuko dugu, bere protagonisten lekukotzetatik abiatuz. Ez da posible, ezin liteke! Jende honekin, hogeita hamar urte bete! Ruper Ordorikaren kanta parafraseatuz, Arabako bertso eskolen hogeita hamargarren urteurreneko galan gogoratu dute,

Kantatzeko askatasuna, edo nork jarri muga

Duela lau urte sortu genuen Euskal PEN, Euskaldunon Egunkariaren itxierak aztoratuta. Katalanei zor diegu hein handi batean, Martxelo Otamendi eta beste lagunen atxiloketak eta torturak han sortu zuen olatu uholdeak, eta PEN Català-k nazioartean egindako presioak, jazotakoaren neurriaz ohartarazi gintuen. Hala hasi ginen munduko idazle –idazle baino gehiago, hitzaren langile, musikariak, poetak eta beste hainbat

Iñaki Viñaspre: «Ez daukat argi txapelak zerbait aldatzea nahi dudan»

Iñaki Viñaspre – Miren Garatek Iñaki Viñaspreri egindako elkarrizketa Berria egunkarian.   Dituen saioekin pozik dagoela dio Iñaki Viñasprek. Eroso sentitzen dela Araban. Harreman polita duela bertsoekin, lehen baino moderatuagoa hori bai. «Lasaiago hartzen ditut plazak, eta uste dut on egiten didala».     «Ta ze marroia eskaintzearena bakarrik bati txapela», kantatu zuen Iñaki Viñasprek,