Jon Lopategi

 

‘Bertsolari’ren hastapenak, mirari txiki bat

Errenkadak esatea gehitxo izango da, baina onartu dezagun taldeka etorri zirela. Nik dakidala, jendea harpidetzak egiteko itxoiten eduki duen euskarazko aldizkari bakarra izango da Durangoko Azokan. Kontuan hartu behar da ‘Bertsolari’ aldizkariak oihartzun handia izan zuela komunikabideetan urte horretan bertan. Udazken horretan Argia saria jaso zuen aldizkariak. Ez zen niri emandako sari bat izan. Aurreko

BIOGRAFIAK

Joan Jose Alkain Alkain Iruretagoiena, Joan Jose (izg. Udarregi) Bertsolari gipuzkoarra (Aia, 1829 – Usurbil, 1895). Aita Zabalak bildu eta gorde ditu haren bertso-paperak (Udarregi bertsolaria, 1966). Ingelesek Donostia erre zuteneko gertaerei jarritako bertsoak ospetsuak dira (1893).   Pernando Amezketarra Amezketarra, Pernando (j.i. Fernando Bengoetxea Altuna) Bertsolari gipuzkoarra (Amezketa, 1764-1823). Gaztetatik adierazi zuen agudezia berezia;

BERTSO EGUNA URTEZ URTE

BERTSOLARI EGUNA. 1968. urtean hasi zen antolatzen eta garaiko hainbat bertsolariren omenaldi eguna izaten zen. Jarraian, urtez urte omendu direnen zerrenda: Manuel Olaizola Uztapide (1968) Fernando Aire “Xalbador” (1969) Manuel Lasarte (1971) Mattin Treku (1972) Iñaki Eizmendi “Baserri” (1973) Balentin Enbeita (1974) Pedro Ortuzar “Iturri” (1975) Joxe Miel Iztueta “Lazkao Txiki” (1976) Joxe Lizaso (1977)

Oholtza gaineko pasarela

Desfileak, modelo profesionalak edo diseinuko soinekoak aztertzera ohituta daude Laura Chamorro, Maider Beldarrain eta Ariane Retegi. Hiruren bizitzak ezberdinak izan arren, denengan du modak toki berezia eta pasareletako azken tendentzien berri izaten lehenak dira beti. Oraingoan, ordea, pasarela estatikoago bati begiratzea egokitu zaie… Hemen, modeloak denak batera igotzen dira ibiltokira, pauso gutxi batzuk ematen dituzte

Hibridazioak eta esperimentuak

Testua: Antxoka Agirre Argazkiak: Andoni Lubaki/Bostok Dokumentazioa: Xenpelar Dokumentazio Jokin Uranga autoa drogaz beteta daraman trafikatzailea da eta Iñigo Eizagirre kontrolean gelditu duen polizia. Uranga bertsotan ari dela, Andoni Egaña, aurpegia zuriz makilatua eta sudur gorria jarrita, lau hankatan, azpeitiarraren inguruan dabil usmaka; poliziaren zakurra da. Azken hamabost urteetan bertsolarien eta beste alorretako artisten elkarlanetik,