97. aldizkaria – BERTSO EGUNA 24 ordu bertsotan

10,00

Kategoria

Deskribapena

BERTSO EGUNA TRADIZIO BIHURTU DA DAGOENEKOZ, ESPERIMENTAZIOA ETA ABANGOARDIA TRADIZIO, OXIMORONA IRUDI LEZAKEEN ARREN. Kursaala urtero betetzen da bertsozalez, goizetik Alde Zaharra eta gauean Manteo kiroldegia betetzen den bezala, eta herrialde guztietako lagunekin topo egiteko aitzakia ere bihurtu da. Egun honen historiari errepasoa egiten dion erreportaje eder bat ekarri digu Amagoia Mujikak; goiz, arrats eta gauean bizi den giroa Malen Amenabarren eta Nerea Ibarzabalen kronikek; eta irribarre bat Zaldi Eroaren komikiak edo Arnaitz Lasarteren bertso jarriek.

Jon Martinek munduko emakume inprobisatzaileei buruz eginiko bezain lana da udaberriko zenbaki honen bigarren platera, aurrekoa bezain fundamentuzkoa. Bertso munduan generoari buruzko gogoeta purian dagoen honetan, benetan interesgarriak suertatzen dira Mexiko, Puerto Rico, Argentina, Katalunia, Uruguai eta Alpujrretako emakume ‘bertsolarien’ hitzak, eta dotore jantzita datoz Galder Izagirreren argazki bilduma artistikoarekin. Gainerakoan, ohikoez gain bi atal berri, hemeroteka eta puntutan, eta Aratz, Jon eta Koldoren lehen aldia bloginean.

97. zenbakia – 2015 Udaberria