Hernaniko bertsolaritza beste bi sari potoloren bila

Hernaniko bertsolaritza beste bi sari potoloren bila – Urumeako Kronikatik.   HERNANI 2018/12/08 00:00 Larunbata Hernaniko Bertso Eskolako bertsolariek beste bi txapela entzutetsuren bila ariko dira datozen egunetan. Eli Pagola Apezetxea ereñotzuarrak bihar bertan, 17:00etatik aurrera, Erren­­te­riako Niessen Kultur­gunean, Xenpelar Sariko fina­lean kan­tatuko du. Nerea Ibar­zabal mar­ki­na­rra da, ez da Iraulio Panttalone Bertso Eskolakoa izatez,

Segi irakurtzen

Juanjo Uria, bertso-eskola sortzailea

Juanjo Uria – Junjo Uria Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendi edota Unai Agirreren bertso irakaslea izan da, besteak beste. Edu Lartzagurenek elkarrizketatu zuen Berrian. JUANJO URIA. BERTSO ESKOLEN SORTZAILEA «Zaila zait sinestea gaurko bertsolariak benetan bat-batean ari direnik» Hiltzaile parapolizialen baldarkeriari esker dago bizirik Uria. Franco hil osteko lehen alkatea izan zen Hernanin, eta

Segi irakurtzen

Hernaniko eta Iturengo gutiziak eskainiko ditu Hitzetik Hortzerak

Hernaniko eta Iturengo gutiziak eskainiko ditu Hitzetik Hortzerak Sukaldaritzari lotutako programa izango da igandekoa. Batetik, Basque Culinary Center-en kantatutako bertsoaldi onenak izango dira ikusgai, eta baita Iturengo Kontu Eguneko bazkalosteko une gogoangarrienak ere. Eta hiru sukaldariren hitzak ere bilduko ditugu: Iturenen sukaldean aritzen diren Kristina Juankorena eta Marijose Apeztegiarenak eta Juan Mari Arzakenak.  Sukaldaritzak eta

Segi irakurtzen

Ez al zara bertso eskolan parte hartzera animatu? (Bagera Elkartea)

Bagera Elkartea Bertsozaletasuna batzuek txiki-txikitatik daukate, baina ez da guztien kasua, bistan dena. Hamaika dira bertsoa adinean aurrera eginda topatu dutenak, beti inguruan izan arren arreta handirik jarri ez ziotelako, edo norberak daukan sormenerako grinak ez zuelako sekula kanal hori lantzeko aukeraz hausnartu. Tentatuta al zaude? Hizkuntzarekin eta zure buruarekin jolastu nahi al duzu?ç Bada animatu.

Segi irakurtzen