“Ez da liburu erosoa, biolentzia ahoskatzen duelako. Baina maitasunetik egindako liburua da”

Uxue Alberdi – Estitxu Eizagirrek Uxie Alberdiri Argian egindako elkarrizketa. Argazkiak: Dani Blanco   Kontrako eztarritik liburuaz hitz egiteko elkartu gara bizileku duen Getarian. Emakumeek bertsotan egin duten ibilbidean mugarri bat da liburua, honen ostean ezin esango baitugu “ez nekien” edo “ez dut ulertzen”.   Hamabost bertsolari elkarrizketatu dituzu, egun plazaz plaza dabiltzanak. Azaldu hautu hori.

Segi irakurtzen

Zorotzat hartzen zaituzte

Zorotzat hartzen zaituzte – Horrela esaten zuen kartzelako gaiak: “zorotzat hartzen zaitue danek, baina berdin deutsu”. Hortxe gaia. Onintzari lehenengo. Pare-parean, pentsatu nuen. Gerora ere esan zuen Onintzak azken batean bere bizitzaren historia izan dela hori. Zorotzat hartzea. Eta zenbat emakumerena. Historian zehar arau sozial edo moralak bete ez dituzten emakumeak hartu dituzte zorotzat. Juana

Segi irakurtzen

Emakumeak ez dira

Emakumeak ez dira – Aldaketek, egiazkoak izan daitezen, ezinbestekoa dute prozesua hasi, mamitu eta gorputza hartzea. Eta hiru urrats horiek emateko, denbora behar dute. Prozesuak behar duen denbora baino lehen amaitutzat eman nahi diren transformazioak  ez dira benetan transformazio izatera iristen. Azkarregi jotzen dira “gainditutzat” aldatu beharrekoak, eta arazo zaharrek sustraietan egoten jarraitzen dutenez, behin

Segi irakurtzen

#KontaEzazu

#KontaEzazu – Doinua: Abadiño San Blasetan 1.Zazpi bat urteren jiran zer ikusten zuen nigan? Herriko plazan mutiko batek gona altxa zidan. 2.Eskolako baloreak mutil haien adoreak; jolasa zen askatzea guri sujetadoreak. 3.Lehen parrandetan nahita etxea geneukan zai ta gizon bat sentitu nuen portaleraino jarraika. 4.Mendi bide batean fin norbait atzetik, nirekin; bizitzan ez dut sekula

Segi irakurtzen

Itolarria [“La Manada” auziaz]

Itolarria – Gogorra latza bortitza nazkagarria okaztagarria amorragarria iraingarria umiliagarria mingarria sumingarria beldurgarria ikaragarria izugarria menperatzailea gotorra fermua erasokorra erasoa arimagabea justiziagabea bortxakeria. Bortxaketa izan da Iruñeko epaia. Hau ez da bukatu. Erasorik ez, erantzunik gabe! Bortxaketaren kulturari, gerra! Autodefentsa feminista! Ez dugu inpotentziarik sentitu nahi. Ez dugu babesik gabe gaudela sentitu nahi. Ez dugu

Segi irakurtzen