Urepeletik Bidarraira, bi mende bertsotan

Urepeletik Bidarraira – Testua: Eneko Bidegain Argazkiak: Beñat Hach Embarek     Baigorriren besoak mendialdera eta itsasalderantz doaz, Urepeletik Bidarrairako 35 kilometrotan zehar. Bista zoragarriak dituen ibar horretako herri guztiek badute lotura bertsoarekin. Ibilbide honi esker denboran ere bidaiatuko dugu, bi mendetan gaindi ezagun egin diren bertsolarien berri jasoko baitugu. Xalbador izan zen bertsolari ospetsuena,

Segi irakurtzen

Xalbadorren Eguna. Joxe Mari Iriondo

Xalbadorren Eguna – Joxe Mari Iriondok idatzitako kronika hau Euskaltzaindiaren webgunetik hartu dugu.   2017ko urriaren 21 eta 22rako zegoen eguna jarrita eta, eguraldia eguraldi, larunbat eta igandez egin da aurten Xalbadorren Eguna, Jon Azpillaga bertsolari handia goratuz eta omenduz aldi berean. Eta urteroko lagunak bildu gara Urepeleko egun umeletan… “Sistiaga-Bakeriza-Urdangarinek larunbat arratsez herriko elizan

Segi irakurtzen

Xalbadorren lanak argitaratuko ditu Elkar argitaletxeak

Xalbadorren lanak Elkar argitaletxeak Xalbadorren lanak berriz argitaratzea deliberatu du, bere heriotzaren 40. urtemugarekin batera. Bi elementu izango dira: batetik liburua, “Odolaren mintzoa”, eta bestetik disko bikoitza, “Herria eta Hizkuntza”. Argitaletxeak Baionan daukan dendan eskaini zuten agerraldia. Bertan izan zen Mizel Aire, Xalbador zenaren semea, bertsolaria bera ere. Familiak hedabideei esandakoaren arabera oso gustura daude

Segi irakurtzen

Xalbador hil zela 40 urte

Xalbador 40 urte beteko dira aurten azaroaren 7an Fernando Aire “XALBADOR” hil zela. Nola hil ere, bere omenaldiaren egunean ondoeza izan eta hala joan zen mendi hegaletan gora. Joan den larunbaterako antolatua zegoen Goierriko bertso eskolaren izenean Urepelera bidaia, Xalbadorren oroimenean. Ume, gazte eta heldu abiatu ginen Ordiziatik goizeko zortzietan. Bidean Azpeitiko koadrilatxo bat hartu

Segi irakurtzen