“Goresmenak Xalbadorri” izeneko erakusketa abian, Zarauzko Photomuseumen

Goresmenak Xalbadorri – Nontzeberri ataritik Aldi-baterako erakusketa berria inauguratu dute Zarauzko Photomuseumen: Goresmenak Xalbadorri. Ferdinand Aire Etxarteren figura gogoratuko duen erakusketa urriaren 13ra bitartean izango da ikusgai.   Ferdinand Aire Etxartek bere baserritik hartu zuen Xalbador ezizena. Urepelen jaio zen 1920an, eta herri berean zendu zen 1976ean. Handienekin hasi zen bertsolaritzan, Basarri, Uztapide eta Mattin bertsolariekin.

Segi irakurtzen

Lizardi saria Aitor Salegirentzat

Lizardi saria Aitor Salegirentzat – Pasa den ostiralean jokatu zen Zarauzko Euskal Astearen barruan, Bertsolari Gazteen Lizardi Sariko finala, Gaztelekuko frontoian. Txapela Aitor Salegi bertsolari zestoarrak irabazi zuen. Haren atzetik bigarren Eli Pagola hernaniarrak egin zuen, eta hirugarren Aratz Igartzabal gabiriarrak. Sei bertsolari igo ziren oholtzara: Salegi, Pagola, Igartzabal, Txaber Altube abadiñoarra, Imanol Irasuztabarrena alegiarra

Segi irakurtzen

Bertsolarien Zarautz. Andoni Egaña.

  Testua: Andoni Egaña Argazkiak: Ekaitz Filarmendi   Zarautz, bertsolari herri   Herri euskalduna da Zarautz. Kanpotar askok aitortzen du, harriturik, euskara maiz entzuten dela Zarautzen. Turismoak hain denbora luzean eta hainbesteko indarrez igurtzi duen herri batek bere hizkuntzari hala eustea iruditzen zaie nonbait miresgarri. Nik uste badagoela azalpen geo-linguistiko bat: herria inguratzen duten auzo

Segi irakurtzen

Felix Zubia: “Posible balitz, neure kolorea eman nahi nioke saioari”

Felix Zubia – Aritz Mutiozabalek Felix Zubiari egindako elkarrizketa, Urola Kostako Hitzan.   Sailkapenak ez du gehiegi kezkatzen bertsolari zarauztarra. Bere asmoa da bihar jokatuko duen Bertsolari Txapelketa Nagusiko kanporaketan saio polit bat egitea.     Bigarren aldiz ariko da bertsotan Bertsolari Txapelketa Nagusian, eta kanporaketako saioari begira  ilusioz dagoela onartu du Felix Zubiak (Zarautz,

Segi irakurtzen

Ekaitz Goikoetxeak irabazi ditu Basarri lehiaketako lehen bi sariak

Ekaitz Goikoetxeak irabazi ditu Basarri lehiaketako lehen bi sariak – Hirugarren urtez jarraian Ekaitz Goikoetxea beasaindarrak irabazi ditu Basarri bertsopaper lehiaketa lehen eta bigarren sariak. Andoni Egaña, Nahikari Gabilondo, Rufino Iraola eta Unai Mendizabal epaimahaikideek aho batez erabaki zuten Goikoetxea saritzea. Lehen saria Azken puntua bertso-sortarekin eskuratu du. Zortzi bertsoek pertsona eri batek sentitzen duenari buruz dira

Segi irakurtzen