Boteretzea

Ane Labaka

Ane Labaka

2017-09-10

Boteretzea

Doinua: Ai hori begi ederra

Boteretzea

 

 

1.Ehun neska protagonistak
historiaren kronistak
aliatu optimistak
asteburuan elkartu gaitu
Ozaetako herrixkak
gure irrien konkistak.
Mugitu egin nau pixkat
udaleku feministak.

2.“Garaion”denon etxea
sorginguneko lezea
lortu dugu moretzea.
Artoarekin bat norberaren
konplexuak aletzea
formakuntzaz jabetzea,
entzutea, saretzea…
hori da boteretzea.

3.Lau eguneko uharte
denek ajea dakarte
sentitu bazara parte.
Norbanakoa indartu dadin
kolektiboa bitarte
aldagai zenbat jendarte,
gozagai zenbat izarpe;
hurrengo akelarrera arte.

Boteretzea