Ane Labaka
Ane Labaka

2019-04-15

Duin

Duin –

Doinua: Agur jesusen ama

Duin

 

 

1.Heriotzaz hainbeste
gogoeta, itaun…
hesteak bilakatu
daitezke amaraun.
Batek izan nahi badu
lur azpiko ziraun;
antonimoak dira
bizi (e)ta biziraun.

2.Gaitzak hartu ditzazke
mila bide zidor
oinazeak gotortzen
duenean inor.
Bihurtu ez dakion
irautea zigor
ezin zaio bizitza
luzatu derrigor.

3. Eutanasiaren aurka
agertuz eskuina
denegeratiboa
da gure ipuina.
Berez bakarra da nahi
dugunaren muina:
bizitza duina eta
heriotza duina.

4. Maite denaren faltak
dakarren kaosaz,
doluaren ilunaz,
gorpu baten hotzaz…
Ez gaitezen mututu
beldurrez nahiz lotsaz,
behar beste hitz egin
dadin heriotzaz.

Duin