Ane Labaka
Ane Labaka

2019-06-10

Glovoan

Glovoan –

Doinua: Nik zonbat pertsu alde

Glovoan
Arg: KKinZona

1.- Azkena orain ikusi
dut semaforoan
motxila handi batekin
nola ondo doan.
Nahiz eta gero ez den
aterako doan
nahi dena aukeratzen
da katalogoan
eta banatzaile bat
hartuta gogoan
guri denetik heldu
ohi zaigu globoan.

 

2.- Diamante izeneko
ordu jorietan
berdin egun euritsu
nahiz sargorietan
izerdia isuriz
gurpil lodietan
duintasunik ez da
izango dietan.
Azkar sumatzen dira
tranpa horietan
prekarietate puskak
kaxa horietan.

 

3.- Botikak, janaria,
loreak, jertsea…
eskatuz esperoan
lasai esertzea,
minutu gutxi barru
bertan agertzea
ez al da dena eskura
dela ulertzea?
Kapritxoen ideia
hobe ez zertzea
errezegia baita
globoak lehertzea.

Glovoan