Ane Labaka
Ane Labaka

2018-05-04

#KontaEzazu

#KontaEzazu

Doinua: Abadiño San Blasetan

#KontaEzazu

1.Zazpi bat urteren jiran
zer ikusten zuen nigan?
Herriko plazan mutiko
batek gona altxa zidan.

2.Eskolako baloreak
mutil haien adoreak;
jolasa zen askatzea
guri sujetadoreak.

3.Lehen parrandetan nahita
etxea geneukan zai ta
gizon bat sentitu nuen
portaleraino jarraika.

4.Mendi bide batean fin
norbait atzetik, nirekin;
bizitzan ez dut sekula
hain azkar korrika egin.

5.Kuban eguzkitan sutzen
hondartza baten, hain zuzen,
gugandik metro erdira
masturbatzen aritu zen.

6.Behin Etxarrin topatuak
gaupasaz gerturatuak:
“Titiak zureak dira
edota operatuak?”

7.Zarautzeko gaztetxeko
bertsokideak antzeko:
“benetan ederra zaude
atzetik begiratzeko”.

8.Belarri ertza lerdez, lohiz,
esku bat ipurdian goiz…
Hainbestetan gertatu zait
ez dakidala non ta noiz.

9.Sistema da ez zara zu,
zure egia dakarzu…
Askok sinisten dizugu
zuk ere #kontaezazu.

#KontaEzazu