Enare Muniategi
Enare Muniategi

2019-04-05

Manager bila

Manager bila –

Manager bilaHeldu da eta ez gara konturatu. Hainbat gauza heltzen dira konturatu ere egin gabe, esate baterako, uda, ikasturte berria, 6 hilerik behin  dentistari egiten zion bisita, nerabezaroa, zahartzaroa,… Datak buruan gorde nahian ibiltzen gara, eta alferrik, momentua heltzen denean momentua bera konturatu gabe pasa ohi zaigu.

Kontua da bertso eskolako 10 urteak ez direla alperrik pasa, gorputza eta ahotsa aldatu zaizkigu, kantaera aldatu dugu, gai ezberdinen inguruko interesa piztu zaigu, gure ahulgune eta indarguneei buruzko hausnarketa egin dugu, etabar luze bat izan dira ibilbide luze honetako harriak, eta guk, artaburu halakook, guzti guztietan egin dugu estropezu (eta behin baino gehiagotan).

Baina ez, urteak ez dira alperrik pasa guretzako eta konturatu ere egin gabe gure agenda propioak ditugu, elkarrizketak horrelakoak izatetik:

– Abestuko al dugu hemen?

+ Ez dakit… ez naiz ausartzen

– Jo…animatu!

+ Bueno denok joanez gero joango naiz. Baina nik handian egitea da baldintza.

–Neuk egingo dut txikian. Bagoazela esango dut!

Horrelakoak izatera pasa dira:

-Eh! Saio bat dut ezdakitnon.

+ Bai? Noiz? 

– Datorren asteburuan

+Ah ba esango diguzu zelan joan dan! Animo eta ondo pasa!

Ez da ezer txarra, ez da ezer gertatzen, baina, hau da errealitatea. Nork bere saioak ditu, banakako legez jasotzen ditugu deiak eta ez bertso eskola, talde moduan joateko. Esan bezala, oharkabean joaten eta etortzen dira aukerak, uneak, egoerak, momentuak. Momentuaren zain momentua bera gozatzeko aukerarik gabe geratzen gara, batez ere dentistari 6 hilerik behin egiten diogun bisitan. Momentu eta momentu artean galdu orduko, ekarri ditzagun oinak lurrera. Izan daiteke esandako guztia esajerazio bat izatea eta oraindik ez izatea uste dugun (eta manager bila ibiltzeko) bezain guayak,.

Maitek agurrean abestu bezala:

“(…)Mikel, Ander ta Enare

esan nahi dot zera

Jarraitu daigun bertsotan

taldien batera

Mikel, Ander ta Enare

esan nahi dot zera

Ze zuekin kantatzie

zoragarrixe da”

Manager bila