Udaraz

Kudeatzailea Bertsolari Aldizkaria

Kudeatzailea Bertsolari Aldizkaria

2017-07-11

Udaraz –

Doinua: Potajiarena

1.Ailegatu aurretik
gure helmugara
bidaiak amestea
ere abentura da.
Horrenbeste leku zain
joateko gu hara
aurten ez Mexikora
eta ez Kubara
Euskal Herrian pasa
nahi nuke udara.

2.Pertsianak zabalduta
“Aupa Etxebeste!”
etxetik nahi adina
atera zaitezte
txoko politak dira
munduan hainbeste
urrutira joan gabe
zirrararen eske
gure inguruan bertan
deskubri daitezke.

3.Udako fikziozko
errealitatean
topo egingo dugu
ziur izarpean
erlojuen orratzak
aurrerantz joatean
mundua konpontzeko
zerbeza artean
auzo galdu bateko
txosnaren batean.

 

Udaraz