Aratz Igarzabal
Aratz Igarzabal

2017-01-16

Urte berri on

Urte berri on

Urte berri onUrte berria hasi genuela ia pare bat aste pasa diren honetan nire burutazio batzuk azaldu nahi nizkizueke.

Bertsolaritzaren inguruan bizi gara gutxi-asko eta gabonetan ere izan dugu aukera ederrik bertsotan egin eta bertsoaz gozatzeko.Horren adibide errege bezperan Ataungo Oargi elkartean egin genuen lagun arteko saioa. Bazkari hartan bazen adar jotzea ugari, eta ez bertsolarien partetik bakarrik.

Urte berrian ere izango ditugu saioak, hala nahi behintzat. Formatu askotakoak izaten dira saio hauek: sariketak direla, aurten Gipuzkoa mailako herri arteko txapelketa, gaztetxeetako bertso afariak, jubilatu egunak,etab. Jubilatu eguna ez dut grazia egiteagatik jarri, ia urte batzutan kantatuko nuen Gabiriako jubilatuen egunean. Oraindik lanean hasi gabe eta…

Aldarrikapenen baten inguruko saio dezente izaten dira gure agendan: presoen aldeko saioak,  erraustegiaren aurkako ekitaldiak, etab. Ia 2017 honetan gutxitu edo erabat desagertzen den aldarri hauek plazara ateratzeko beharra. Ez litzateke seinale txarra. Baina tira, bitartean entzungo gaituzte.

Bukatzeko, urte berriari ez diot beste munduko ezer eskatzen. Hori bai, 2017 honetan nahi nuke nire ahotsa inguruan falta zaizkidanen ahotsa izatea.

Motibatzen nau 2017ak.

Besarkada bat eta laster arte.

Urte berri on