Urtero ostera hastera

Enare Muniategi

Enare Muniategi

2018-08-13

Urtero ostera hastera –

Urteko lau urtaroak urtero (modu ezberdinean) errepikatzen diren modu berean, udako zenbait momentu, gauza, bizipen, leku, etabarretara bueltatzen gara urtero, gauzak ez dira berdin gertatzen, baina, nolabait errepikatu egiten ditugu.

Urtero ostera hastera

Publiko guztiak azkenengo puntua errepikatzen duen erara, bakoitzak bere ahots eta tonuarekin, maletak bete eta guztiok, ume zein begirale, motxila ilusioz beteta joan ohi gara udalekutara. Iazko lagunak ikusteko gogoz, euskera hutsean jolasteko asmoz, gozatzeko eta ikasteko ilusioz,…  Eta nola ez, beldurrez, etxekoak ez ikusteak sortzen duen bertigoz, estreinakoz doanaren ezjakintasunez, etxekoak ez ikustearen beldurrez,… Baina urtero gertatzen den bezala, lehenengo egunetan desagertzen dira beldurrok. Egia esan, zortziko txiki batek baino gutxiago irauten du taldearen parte sentitu arteko momentuak.

Eta horrela urteroko gauzekin, udaleku guztiak izan ohi dira ezberdinak, ume txikiak ertainak dira, nagusiak laguntzaile izatera pasa, eta begiraleori… begiraleok laster botako gaituzte, laster urtaro bat faltako zaigu gure bizitzetan. Baina, ez al da normala? Ziklikoa da bizitza baina ziklo horretan atzetik datozenek hartu behar dute lekukoa.

Urtero urtero, gure harremanen hazia erein eta ilusioz ureztatzen dugu, landarea landatzen dugu eta sustrai sendoak izan artean maitasunez hornitzen eta zaintzen dugu, udaleku amaierarako fruitudun landare handia hazi dadin. Eta atzetik datozen doinu berriek ere horixe berori egingo dute, haien neurria hartu eta taldeari eman, norberak bere tonuan baina azkenengo puntua elkarrekin abestuz.

Zikloa aldatzen joango da, baina, ez da etengo.

Urtero ostera hastera