Ane Labaka
Ane Labaka

2018-11-07

Zirkua Altsasun

Zirkua Altsasun –

Doinua: Nik zonbat pertsu alde

Zirkua Altsasun

1.- Nahiz herri bat zapaten
azpian daukazun,
zure adierazpenentzat
dena askatasun.
Zaila da topatzea
bi antzekotasun:
Gure Zirkua zena
mimo, goxotasun,
zenbat probokazio,
herra, garraztasun…
zuena igandean
izan zen Altsasun.

2.- Tentsioa sumatu
arren bezperatik
herri oso bat tentuz
zen hasieratik
urruti zuen nahia
zen jokaeratik.
Nahiz ez ziren ikusten
berez kameratik
atera zenituzten
magiaz, badakit,
harri ikusezinak
zuen txisteratik.

3.- Ez minera egin nahi
zenuten bidaiak,
ez zuengan usaintzen
den ustel usaiak,
ez bandera gorri ta
horizko paisaiak,
ez koherentziarik
ez duen lengoaiak
ez irain, ez gezur, ez
berkonkista nahiak…
Dena estali zuen
herriko kanpaiak.