Zorotzat hartzen zaituzte

Oihana Bartra

Oihana Bartra

2018-12-21

Zorotzat hartzen zaituzte –

Zorotzat hartzen zaituzteHorrela esaten zuen kartzelako gaiak: “zorotzat hartzen zaitue danek, baina berdin deutsu”. Hortxe gaia. Onintzari lehenengo. Pare-parean, pentsatu nuen. Gerora ere esan zuen Onintzak azken batean bere bizitzaren historia izan dela hori. Zorotzat hartzea. Eta zenbat emakumerena.

Historian zehar arau sozial edo moralak bete ez dituzten emakumeak hartu dituzte zorotzat. Juana Zoroa da, agian, ezagunena. Baina baita Virginia Woolf, Sylvia Plath, Anne Sexton, Alejandra Pizarnik, Frances Farmer eta  Janet Frame ere, besteak beste. Esango nuke emakume askeak izatea dela zigortu zaiena, baita egun epaitzen dena ere.  

Bikoterik ez duen emakumea, motxila lepoan  munduari bira ematen diona, seme-alabarik izan nahi ez duena, sormenetik bizi dena, desberdin janzten dena, akademian dabilena, bere sexualitatea modu askean bizi duena, naturistarengana doana, 40 urterekin  banatzea erabakitzen duena, gehiago ezin duenean oihu egiten duena. Zoroak. Histerikoak.

Bada, ez dakit zer litzatekeen egungo emakumeoz historian zehar horrelako emakume zororik egon izan ez balitz: arauak hankaz gora jarri dituztenak, nahi dutena egin dutenak. Emakume askeak. Eskerrak zuei, benetan. Segi dezagun histeria egiten.

Zorotzat hartzen zaituzte