Ane Labaka
Ane Labaka

2019-03-04

#ZuriketaMorerikEz

#ZuriketaMorerikEz –

Doinua: Hogei bat urte baino gehiago

#ZuriketaMorerikEz

1.Nazkatu gara faltsukeritan
aritzen diren eliteez,
pantaila pasa nahi bada soilik
balio duten tramiteez,
feminismoa ukatzen duten
“berdintasun” politikez,
hitz hutsal bezain politez. (Bis)
Urte osoan mugimendua
josi dutenak kritikez
martxoak 8 datorren hontan
isilik geratu bitez;
#ZuriketaMorerikEz!

2. Beste aldera begira, lasai,
eroso, ahozabalka,
gizon mordoa ikusten ditut
ez dutenak ezer falta.
Guk balkoietan zintzilik jarri
horrenbeste amantal ta
kalera indartsu salta. (Bis)
Segi dezagun boterearen
ahulguneetan aztalka
sistema honen zimendu denak
eror daitezen atalka
bilatu dezagun #Talka.

#ZuriketaMorerikEz