Bilaketa: Arabako bertsolari txapelketa
Emaitzak: 968

Maiatzean hasiko da Arabako Eskolartekoa

2024-04-24

Maiatzean hasiko da Arabako Eskolartekoa - Lehen Hezkuntza ikasleen topaketak maiatzean zehar izango dira, eta ekainaren 1ean ospatuko da finala. 12-18 urte artekoek maiatzaren hasieran jokatuko dituzte 3 kanporaketa eta [...]

Arabako bertsolari txapelketaz

2024-04-22 Peru Abarrategi

Aspaldiko txapeldun gazteena izan du Arabako Bertsolari Txapelketa nagusiak. Publikoaren erantzun bikain batek erraztu du bertsolariek finalera arte egin beharreko bidea eta erretiroa hartu duenik ere bada aurten, azken urteetako ohiko finalista bat tartean.

Alaitz Rekondo: "Jendartea aldatu den heinean aldatu da bertsolaritza ere"

2024-03-01

Ikastolan bertsozaletu, eta 11 urte zituela hasi zen bertso eskolan Alaitz Rekondo Ferrero lesakarra. Geroztik, bertsolari hasieran eta gai jartzaile ondoko urteetan, ibilbide oparoa osatu du. Berea izan zen iazko Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapeldunari txapela paratzeko ardura.

Hunkituta eta pozik paratu zion Alaitz Rekondo Ferrerok Julio Soto Ezkurdiari 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapela. Une berezia izan zen, txapela paratzeko aukera emanez, Nafarroako bertsolaritzaren alde egindako lana eskertu baitzion Nafarroako Bertsozale Elkarteak Rekondori. Haurra zela hasi zen bertsotan, eta geroztik ibilbide oparoa osatu du, batez ere gai jartzaile gisa. Gainera, 2011tik 2023 hasiera arte Bertsozale Elkarteko lehendakaria ere izan da. Txapelketaren zurrunbiloa pasata, Lesakan elkartu da TTIPI-TTAPArekin egun hura oroitu eta bere bertso ibilbideaz solastatzeko.