G puntua 2005, partaideak

 

Alaia Martin Etxebeste: “Ilusio handia nuen eta leku egin diot emozio horri”

Alaia Martin Etxebeste – Eli Pagola ARGIAn.   Ezin ekidin Nafarroa Arena BEC-ekin alderatzea. Publikoa otzanago antzeman da, olatuak ez dira berehala altxa eta burrunbatik ere, amaiera arte, gutxi. Behin lehertutakoan, ordea, uhin expantsiboa hedatu da plazan. Egun lantsua izan dela nabarmendu dute eguneko protagonistek eta, nola ez, bertsotik harago doan eta etorkizunerako proiekzioz osatutako

Alaia Martin: “Eroso sentitu nintzen Getxon, baina inkonformismo pixka bat ere behar dela uste dut”

Alaia Martin – Leire Larrazabalek DIARIO VASCOn. Oiartzuarrak finalaurrekoetarako txartela eskuratu zuen Bizkaiko udalerrian ospaturiko Betsolari Txapelketa Nagusiko lehen saioan     Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen saioan Alaia Martin gailendu zen, Getxon, iragan larunbatean, 738 punturekin. Oiartzuarrak finalaurrekoetarako txartela eskuratu zuen. Hamabi urterekin hasi zen bertsotan, eta Oiartzungo eta Santutxuko bertso eskoletan ibilitakoa da. Egun,

Alaia Martin nagusi Getxon, eta Joanes Illarregi Arrasaten

Alaia Martin nagusi Getxon, eta Joanes Illarregi Arrasaten – 600 lagun bildu ziren herenegun Getxoko Muxikebarri zentroan Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehenengo saioa bertatik bertara jarraitzeko. Imanol Artola Arretxe ‘Felix’ gai-emaileak zuzendu zuen saioa, eta oholtza gainean Oihana Bartra Arenas, Nerea Elustondo Plazaola, Agin Laburu Rezola, Peru Abarrategi Sarrionandia, Unai Mendizabal Jauregi eta Alaia Martin Etxebeste.     Alaia Martin izan zen puntu gehien bildu

Alaia Martin Etxebeste: “Oka egiteko modu ederra da poesia!”

Oka egiteko modu ederra da poesia! – Uberan.eus ataritik. Alaia Martin Etxebestek enkargu bitxia jaso zuen aurtengo udaberrian,  Amets Badiola Rubio eta Zazpi T’erdi ekoiztetxeko kideekin batera, Eztena arte eszenikoen jaialdiaren eskutik: hiru laborategi eszenikoren -eta haien emaitza izango ziren emanaldien- lekuko izatea, eta horien kronika libre eta kreatibo bat egitea. Alaiaren kasuan Leihoen afasia

Alaia Martin nagusi Baigorrin, 712 puntu eskuratuta

Alaia Martin nagusi Baigorrin,  712 puntu eskuratuta Alaia Martin izan da nagusi Baigorrin, 712 puntu eskuratuta. Bigarren Aimar Karrika izan da, 651,5 puntu lortuta, eta Beñat Ugartetxea hirugarren, 631, 5 punturekin. 615 lagun inguruk bete dute Baigorriko Ezker pareta frontoia, txapelketari hasiera eman dion saioan.    Txapelketak bere bideari ekin dio Baigorrin, Ezker pareta pilotalekuan.