Festarik eta bertso plazarik ez aurten Gasteizko jaietan

Festarik eta bertso plazarik ez aurten Gasteizko jaietan- Aitor Biainek Berrian idatzi artikulua pasa den astean, Gasteizko festen harira. Azken urteetan, Geu euskara elkarteak kudeatu izan du Aihotz plazako euskararen txokoa. Txosna diru iturri garrantzitsua da elkartearentzat, eta zulo horri aurre egiteko kanpaina bat abiatu dute. Jaiak amaitu arte egongo da aukera ekarpena egiteko.  

Bertso plaza, toki fisikoaz harago

Bertso plaza, toki fisikoaz harago – Joanes Marquet, Berria egunkarian.   Bertsolarientzat plaza da bertsogintzaren oinarri, bertsoaren eta ikus-entzuleen elkargunea. Koronabirusak eragindako krisiak itxi egin ditu, eta bertsolariek beste ‘plaza’ batzuk bilatu behar izan dituzte.     Plaza eta bertsoa. Askotan elkarrekin doazen bi hitz. Plazari esker elkartzen dira aurrez aurre bertsolariak eta zaleak, eta,

Beotibar bertso plaza da

Beotibar bertso plaza da – Erreportaje hau Tolosaldeko atarian argitaratu zen pasa den astean.   Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken final-laurdena ospatuko da larunbatean Tolosako pilotalekuan. 90eko hamarkadan bertso jaialdi jendetsuen lekuko izan zen frontoia. Gaur, urriak 12 da, Pilarika eguna. Urteetan, egun honen bueltan bertso saio jendetsuak ospatu izan dira Tolosako Beotibar pilotalekuan.

“Plazak seguruak dira eta bertsolariak ordaina behar du”

“Plazak seguruak dira eta bertsolariak ordaina behar du” – Estitxu Eizagirrek Argia aldizkarian. Argazkiak: Dani Blanco Urtebete egina dute koordinatzaile karguan Idoia Trenorrek eta Jon Agirresarobek. Bertsozale Elkarteak ordura arte pertsona bakarra izan du funtzio horretan, eta lehendakari bakarra. Baina 2018an sei lehendakari izatera pasatu zen, eta ondoren koordinazioa lau eskutara eramatera. Ardurak modu “bizigarriagoan” eramatea

Bertso eskoletarako materiala plazaratu du Bertsozale Elkarteak

Bertso eskoletarako materiala plazaratu du Bertsozale Elkarteak – Bertsotan trebatzeko Karta-jolasen bilduma ondu du Bertsozale Elkarteak, eta horietako ale bana jasoko dute bertso-eskolek opari. Gainera, ale gehiago nahi izanez gero, eskaintza berezia izango dute bertso-eskolek; baita “Orainmenean” argitalpena eskuratzeko ere.    Bat-batekoan hasiberriak diren haurrentzako Karta-jolasak argitaratu dituzte Bertsozale Elkarteak eta Lanku Kultur Zerbitzuek, elkarteko irakasle