Osinalde sariketa hizpide asteburu honetako Hitzetik Hortzeran – Gabiriako Osinalde Sariketak 50 urte kunplitu ditu aurten. Bertsolari belaunaldi ugari pasa dira Gabiriako plaza honetatik, eta gazte sariketen artean sona handiena duenetako bat da. Biharko Hitzetik Hortzeran, Eusebio Igartzabal eta Jokin Murua elkarteko kideak mintzatuko dira sariketaren historiaz; Osinalden urte ezberdinetan entzun diren bertsoaldiez gain, Donostiako
