Bertsozale Elkarteko langileak (2009)

 

Bolada latza bertsolaritzarentzat

Bolada latza bertsolaritzarentzat – Sara ibarguren eta Iker Azurmendik Noticias de Gipuzkoan. 700 bertso-saiotik gora bertan behera geratu ziren iaz eta horrek 735.000 euroko galera ekarri dio sektoreari; hala ere, bertsolariek asmatu dute egoera berrira moldatzen oztopoak izanda ere.     Bertsolaritza sasoiko zegoen iazko martxoan, duela urtebete ia, pandemia iritsi arte. Orduan, ezusteko egoera

Bat-bateko pandemiari bertsotan

Bertsolaritza, pandemiaren doinu eta neurrian

Bertsolaritza, pandemiaren doinu eta neurrian – Miren Mindegiak Noticias de Navarran.   Koronabirusaren lurrikarak arrakala sakona ireki du bertsolaritzaren mugimenduan . 2020ko balantzea ez da ona izan: denetara, 735.000 eurokoa izan da galera.     Bapatekoetara ohituta, baina bapateko etenaldirik aurreikusi gabe. Sektore gehienak bezalaxe, ezustean hartu zuen bertsogintzaren mundua 2020ko martxoko etenaldiak. Izan ere,

“Plazak seguruak dira eta bertsolariak ordaina behar du”

“Plazak seguruak dira eta bertsolariak ordaina behar du” – Estitxu Eizagirrek Argia aldizkarian. Argazkiak: Dani Blanco Urtebete egina dute koordinatzaile karguan Idoia Trenorrek eta Jon Agirresarobek. Bertsozale Elkarteak ordura arte pertsona bakarra izan du funtzio horretan, eta lehendakari bakarra. Baina 2018an sei lehendakari izatera pasatu zen, eta ondoren koordinazioa lau eskutara eramatera. Ardurak modu “bizigarriagoan” eramatea

Bertsolaritza sektorearen gaineko irakurketa eta plaza indartzeko neurriak hartu ditu Bertsozale Elkarteak

Bertsolaritza sektorearen gaineko irakurketa –   Elkarteak eskuartean zituen egitasmo ugari bertan behera geratu, atzeratu edota moldatu egin dira. Osasun krisiak bertsolaritza mugimendu osoari eragin dio. Egungo egoerara egokitutako ekimenak jarriko ditu abian: bertsolaritzaren ikusgarritasunari eusteko eta bertsolarien egoera zaurgarria leuntzeko 45.000 euro bideratuko ditugu.    Martxotik, 400 saio gutxiago “Inondik inora espero ez genuen

“What is Bertsolaritza?” ikus-entzunezkoaren aurkezpena

“What is Bertsolaritza?” ikus-entzunezkoaren aurkezpena – Etxepare Institutuaren webgunetik. What is bertsolaritza? (Zer da bertsolaritza?) galdera honi erantzunez gauzatu den ikus-entzunezkoaren izenburua da. Nazioartean bertsolaritza zer den erakusteko helburu argiarekin, Etxepare Euskal Institutuaren, Mintzola Ahozko Lantegiaren eta Laboral Kutxaren lankidetzari esker gauzatu ahal izan da. Etxepare Euskal Institutuak euskara eta euskal kultura mundu osoan zabaltzea du helburu. Laboral Kutxak,