Bertso eguna, 24 ordu bertsotan (2015)

 

Maialen Akizu, Xenpelarreko txapeldun!

Maialen Akizuk nagusitasunez irabazi zuen Xenpelar Saria atzo. Hasi eta buka, saio borobila egin zuen. Gemma Urteaga ere oso maila onean jardun zen. Maila oso oneko finala izan zen atzokoa. Aipatutako bi bertsolariez gain, Beñat Mujika, Eli Pagola, Aitor Servier eta Aratz Igartzabal jardun ziren nor baino nor. Bertso onenaren saria ere Akizuk berak jaso zuen.

Maialen Akizu da Xenpelar Sariko lehen finalista

Maialen Akizuk irabazi zuen Xenpelar Sariaren lehen finalerdia. Irabazle izanik, bera zuzenean sailkatu da abenduaren 8an jokatuko den finalerako. Bigarren kanporaketako irabazlearekin batera, beste 4 bertsolari ariko dira finalean, sailkapen orokorraren arabera. Honakoa izan zen kanporaketako puntuaketa: Maialen Akizu 242,5 puntu 2. Beñat Mujika 221  puntu 3. Aratz Igartzabal 220,5  puntu 4. Eli Pagola 206,5 

Bertso artean joan da mahats bilketaren ospakizun jendetsua

Bertso artean joan da mahats bilketaren ospakizun jendetsua – Estitxu Gartek Alea aldizkarian. 25 urte eta gero, aurrenekoz, euskaraz zabaldu dute Arabako Errioxako Mahats Bilketaren Festa, Maialen Lujanbioren bertsoek lagunduta. Goizetik jendez gainezka egon da Elvillar herria, dozenaka lagunek hartu baitituzte herriko kaleak Arabako Errioxako Mahats Bilketaren jaiarekin disfrutatzeko. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapeldunari, Maialen

Hemen da Maialen Lujanbio

Maddalen Artzallus Antia, Aimar Karrika Iribarren, Unai Agirre Goia, Maialen Lujanbio Zugasti, Aitor Sarriegi Galparsoro eta Alaia Martin Etxebeste bertsolariak igo ziren santu guztien egun arratsaldez Irungo Artaleku kiroldegiko oholtzara. Sarrera guztiak egun batzuk lehenago agortuta, 2260 lagun bildu ziren kiroldegian. Denbora luzez gogoratzen den arratsalde horietakoa izan zen.   Gogoratzekoa, esan dugu; horrelako jendetza

Txanpiñoiak

Txanpiñoiak – Testua: Maialen Akizu Argazkiak: Xenpelar Dokumentazio Zentroa     Zergatik sortzen da txanpiñoia hemen eta ez hor? Zer du lur honek desberdin, eta nola ontzen da, ia konturatu gabe, txanpiñoia? Txanpiñoiaren metafora darabil Amaia Perez Orozko[1] ekonomialari eta ekintzaile feministak egungo sistema ereduaren metafora gisa. Langile txanpiñoia agindutako ordu eta lekuan egunero prestu