Mañukorta bakarra zen – Joxean Agirrek NAIZen. Gregorio Larrañaga ‘Mañukorta’ Markinan bizi zela genekien eta gurpildun aulki batean mugitzen zela eta ‘bolonbiana’ batek zaintzen zuela ere bai, eta askoz gehiagorik ez. Orain ‘Bertsolari’ aldizkaria daramatenekin komentatzera iritsi ginen, kontu zaharrak berritu eta berriak kontatze aldera, berarekin hitz aspertu bat egitea ederra litzatekeela, baina ez genuen pausorik
